Jardueran izena ematean,
HONAKO HAU ADIERAZTEN DUZU: ONARTZEN DUZU HERRIKROSAren Pribatutasun-politika; jardueraren antolatzaileek ezarritako araudia, han parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzea eta jarduera egiten den bitartean irudiak hartzea, eta irudi horien eskubideak lagatzea publizitate-erabilera emateko, edozein bitartekoren bidez zabaltzea barne.
ADIERAZTEN DUZU parte hartzea baimentzen duen mediku-ziurtagiri bat duzula (urtebete baino gutxiagokoa), inolako kontraindikaziorik gabe, edo
ZIURTATZEN DUZU jarduera egiteko moduan zaudela, eta zure gain hartzen dituzula parte hartzeak ekar ditzakeen ondorioak.
Emandako datuen egiazkotasunaren
ARDURADUNA ZARA. HERRIKROSAk datu faltsuak eman dituzten pertsonei parte hartzen ez uzteko edo haiek jardueratik deskalifikatzeko eskubidea du, hargatik beste lege-ekintza batzuk gauzatzea eragotzi gabe. Izen-ematearen zenbatekoa ezin da itzuli, ezta transferitu ere.
JAKINAREN GAINEAN ZAUDE kirol-jarduera edo -ekitaldietan parte hartzeko
ADINGABEEN DATUEN ERREGISTROA haien lege-ordezkariek (aita/ama edo tutoreak) emandako berariazko baimenarekin
BAKARRIK egin daitekeela.
JAKINAREN GAINEAN ZAUDE, proba/jardueraren garapenaren kontrol eta egiaztapen egoki baterako, izena emanako pertsonen identifikazio-datuek agertu egin beharko dutela izena eman dutenen zerrendan eta sailkapenetan, norberak kontrakorik adierazi ezean.
ONARTZEN DUZU jarduera kontrolatu ahal izateko zure datuak antolatzaileei lagatzea eta haien ardurapean tratatzea, bai eta kirol-aseguruaren poliza kontratatzen zaion aseguru-etxeari ere.
ONARTZEN DUZU inprimaki honetan ageri diren datuak biltzea eta tratatzea, zilegitasunez zure berariazko baimenarekin,
HERRIKROSAren ardurapean, izena ematen duzun jarduera/probetako zure partaidetza kudeatzeko, bai eta jarduerari dagozkion administrazio-zereginetarako ere.
Gainera,
BADAKIZU une oro zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubidea duzula, bai eta beste eskubide batzuk ere,
HERRIKROSAren Pribatutasun-politikan ageri den bezala.