Arautegia
Izen Ematea (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
1. Artikulua: Data (Ikusi erantzuna)
ERAUN TORREAUZO AUZO ELKARTEAK, TORREAUZOKO HERRI-KROSA Lasterketa 2025/06/29an OŅATIn (Gipuzkoa) izango da, San Pedro- Olate- San Pedro zirkuituan.
Irteera eta helmuga TORREAUZOn izango da ERAUN TORREAUZO AUZO ELKARTEAKANTOLATZEN DU
2. Artikulua: lekua eta Distantzia (Ikusi erantzuna)
Lasterketa Oņatin (Gipuzkoa) izango da, San Pedro- Olate- San Pedro zirkuituan. Irteera eta helmuga TORREAUZOn izango da eta 7,5 km izango ditu.
3. Artikulua: Parte-Hartzaileak (Ikusi erantzuna)
Bertan parte hartu ahal izango dute hala nahi duten atleta guztiek, federatuak izan ala ez, inolako bereizketarik egin gabe.
Mugikortasun urria duten atletak parte hartzeko aukera izango dute patine, handbikean edo gurpildun aulkian eta derrigorrezkoa izango da bakoitza laguntzaile batekin aurkeztea.
Laguntzailea ez bada azaltzen ezingo dute parte hartu lasterketan. Laguntzailearen izena aurrez jakin beharko du antolakuntzak.
4. Artikulua: Mailak (Ikusi erantzuna)
Maila bakarra egongo da; parte hartzeko gutxieneko adina 16 urte beteak izatea.
5. Araudia: Ordutegia (Ikusi erantzuna)
Lasterketa 2025/06/29an izango da, goizeko 10:30etan.
Mugikortasun urria duten lasterkariak 10:00 tan irtengo dira eta 10:30 gainontzeko atletak.
6. Artikulua: Izen-Ematea (Ikusi erantzuna)
Izen ematea aurretiaz internet bidez herrikrosa.eus egingo da 10-ko kostua izango dute helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 18, proba baino 90 minutu lehenago plataforma irekita egongo da
Internet bidez, herrikrosa.eus orrian, 2025/03/03an, 2025/06/27an, 22:00etan,10.
2025/06/27an, 22:01etik 2025/06/29an, 09:00etatik 18.
Mugikortasun urria duten pertsonen izen-ematea antolakuntzak bideratuko du. Horretarako jarri beraiekin harremanetan: jasone_elorza@yahoo.es posta elektronikoan
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
7. Artikulua: Opariak (Ikusi erantzuna)
Korrikalariek, lasterketa amaitzean oroigarriak jasoko dituzte. Egunean bertan izena ematen dutenak ez dute ziurtatuta izango oroigarri hori
8. Artikulua: Sariak (Ikusi erantzuna)
Sariak: lasterketako sariak oparitan izango dira lehen hiru sailkatuentzat (gizonezkotan eta emakumezkotan);
Lehen gizonezko eta emakumezko oņatiarrak saria jasoko dute.
Talde sari bat egongo da gutxienez 3 pertsona talde berean izena eman ezkero eta emakumearen parte hartzea ere sarituko da. Egunean bertan ez da taldeka izena ematea onartuko.
Sari banaketa ostean, opariak zozketatuko dira.
9. Artikulua: Ibilgailuak (Ikusi erantzuna)
Lasterketa jarraitu ahal izango duten ibilgailuak antolatzaileek adieraziko dituzte.
10. Artikulua: Asegurua (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek erantzukizun zibileko asegurua kontratatu dute.
11. Artikulua: Asegurua II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek ez dute euren gain hartuko partehartzeagatik gerta litezkeen kalteak, ez partehartzaileengan ezta ikusleengan ere gerta litezkeenak, baldin eta lasterketari ez dagozkion arrazoiek eragindakoak balira.
Partehartzaileek, antolakuntzak ezarritako arauak ez betetzeagatik sortu dezaketen kalteak, antolakuntzak ez du bere gain hartuko.
12. Artikulua: Aldagelak (Ikusi erantzuna)
Aldagelak eta dutxak Oņatiko ZUBIKOA kiroldegian egongo dira.
13. Artikulua: Kontrola itzi (Ikusi erantzuna)
Helmugarako kontrola itxi egingo da irten eta ordubetera.
14. Artikulua: Baldintzak (Ikusi erantzuna)
Partehartzaile guztiek izena ematearekin batera ezagutu eta onartu egiten dituzte lasterketa honetako arauak, eta aitortzen dute egoera fisiko onean daudela eta ez dutela inongo gaixotasunik euren burua arriskuan jar lezakeenik eta partehartzea saihestu dezakeenik, eta beraz parte-hartzetik letozkeen kalteen ardura osoa hartzen dutela.
15. Artikulua: Urritasun funtzionala duten adin txikikoek lasterketa herrikoietan parte hartzeko bete beharrezko araudia (Ikusi erantzuna)
Urritasun funtzionala duten adin txikikoek lasterketa herrikoietan parte hartzeko bete beharrezko araudia (Ikusi Urritasun)
1. Parte hartuko duten adin txikikoek ez dute eskubiderik izango inolako saririk jasotzeko sailkapenaren arabera. Parte hartzea izango da helburu bakarra.
2. Parte hartuko duten adin txikikoek izena eman beharko dute lasterketan, gainontzeko parte-hartzaileek bezala.
3. Debekatuta egongo da dortsalik gabe parte hartzea.
4. Parte hartuko duten adin txikikoek egiaztatu beharko dute gutxienez %33-ko urritasun funtzionala dutela agiri ofizial baten bitartez izena ematerakoan edota dortsala jasotzeko unean.
5. Parte hartuko duen adin txikiko bakoitzak edo bere ordezkari legalak gainean eramango du eta aurkeztu egin beharko du izena ematean edota dortsala jasotzeko unean gurasoen edo tutore legalaren baimenaren idatzia adin txikikoak proba horretan parte har dezan. Idatzi horretan ere adieraziko da araudi honetan jartzen duena beteko duela, baita proba horretako araudian jartzen duena ere.
6. Adin txikiko partehartzaile bakoitzak pertsona heldu bat izendatuko du, gutxienez, bera bultzatzeko eta lasterketa osoan bere arduradun izateko. Pertsona heldu honek bere dortsala eramango du eta adin txikikoaren ardura izango du irteeran, lasterketan zehar eta helmugan.
7. Adin txikiko partehartzaileak, irteeran, bera bultzatuko duen helduak duen mailaren araberako irteera lekua beteko du. Maila hau ezartzeko, helduak kilometro bakoitza betetzeko behar duen denborari 30 segundo gehituko zaizkio (hau da, 10 km-tako lasterketa batean 5 minutu gehituko dira). Dena den, Antolakuntzari dagokio, beharra ikusiko balu, partehartzaile hauei irteera gune berezia ezartzea.
8. Partehartzaile guztiek ardura zibilaren aseguruaren eta istripua aseguruaren babesa izango dute, izena behar bezala eman duten gainontzeko atletek izango duten moduan.
9. Adin txikikoek lur orotako kirol gurpil-autoak erabiliko dituzte, bereziki diseinatuak egongo direnak mugikortasun urritua duten pertsonek lasterketetan parte hartu ahal izateko.
Gurpil-auto hauek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:
Segurtasun-arnesa, etzaten den bizkarraldea eta hankak jartzeko oinarri zabala, egonkorra eta lurretik gertu gelditzen dena.
Ezin izango da beste motatako gurpil-aulkitan parte hartu.
Torreauzoko krosaren kasuan, parte hartuko duten gurpil-aulki guztiak begiratuko dira artikulu honek esaten duena betetzen dutela egiaztatuz.
16. Artikulua: Dortsalak Hartzeko (Ikusi erantzuna)
Dortsalak frogaren egunean bertan jasoko dira, 08:45etik 10:00ak arte, (TORREAUZOn).
17. Artikulua: Derrigorrezkoa (Ikusi erantzuna)
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
Dortsala ikusgai bularrean jarri beharko da.
Parte-hartzaileak ezin izango du lasterketan parte hartu behar bezala inskribatuta ez badago. Parte hartzeko eskubidea, inskripzioa betetzerakoan lortu egiten da. ANTOLATZAILEARENAK DIREN BITARTEKOEK EZIN IZANGO DUTE ARRETA EMAN.
Parte-hartzaile batek helmuga zeharkatu ondoren, ezingo da inola ere berriro itzuli ibilbidera, eta are gutxiago dortsala eramanda. Hori gertatzen bada, lasterketatik deskalifikatu egingo da eta ez da agertuko lasterketaren sailkapenetan.
Kronometrajea egiteko Herrikrosa kudeatuta, ORDENAGAILUA bidezko kontrol-sistema erabiliko da.
18. Artikulua: Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK