Arautegia
Izen Ematea Lasterketa (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Izen Ematea Eskolarrak (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
ADIN TXIKIKOA NAIZ ETA DNIRIK EZ DAUKAT, izena eman nahi dut (Ikusi erantzuna)
Ikusi dokumentuak
Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
1. Artikulua Ordutegia (Ikusi erantzuna)
Lekeitioko San Silbestrea, lekeitio bizkaia. Tximista Atletismo Taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatuta ospatuko da 2024/12/31 goizeko 11:00tan hasita.
Tokia: Lekeitioko Plazan.
0-8 urte: 500m.
9-12 urte: 1.000m.
13-16 urte: 2.900m.
Helduak 7km.
Edonor parte har dezake, edozein kategoria, sexu, edo hiritasuna duela ere, kirolari federatua bada edo ez. Adin guztientzako neurriak
2. Artikulua Sariak, Izen-ematea, eta Opariak (Ikusi erantzuna)
Izen ematea:
herrikrosa.eus orrian lasterketa eguneko 10:00 arte DOHAINIK.
Kirolariak izena emandakoen zerrendan begiratu behar du bere izena azaltzen ote den probaren eguna baino lehen
3. Artikulua Dortsal biltzea (Ikusi erantzuna)
Dortsal biltzea KONTZIOPEAN: Abenduak Abenduak 28: 18:00 - 20:00 Abenduak 29: 12:00 - 14:00 Abenduak 31: 9:30tik aurrera
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu
4. Artikulua Derrigorrezkoa I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
5. Artikulua Derrigorrezkoa II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
6. Artikulua Neurriak (Ikusi erantzuna)
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
7. Artikulua baldintza bereziak (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
8. Artikulua Gomendioak. (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute belkara auzoa elkartea bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko belkara auzoa elkartea.
9. Artikulua Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
10. Artikulua Parte-hartzaileen kopurua eta kontrol itxi (Ikusi erantzuna)
..... Parte-hartzaileak.
Kontrola Itxi Helmugako kontrola proba hasten denetik 50 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
11. Artikulua Garaikurren banaketa (Ikusi erantzuna)
Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo da. Gazteen lasterketetan denak jasoko dute oroigarria. Nagusien lasterketan mozorro onenaren saria emango da.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK