Araudia
Izen ematea: (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Ikusi ibilbidea: (Ikusi erantzuna)
Ikusi Ibilbidea
Araudia Ekialde: (Ikusi erantzuna)
Ikusi araudia
1. artikulua: Lekua (Ikusi erantzuna)
Larazkeneko krosa, Lekua: ezkaroz, nafarroa, eguna: 2023/10/14an Ordua 10:30 Antolatzailea: Irati-Salazar klubeko
2. artikulua: ibilbidea (Ikusi erantzuna)
3. artikulua: Partehartzaileak (Ikusi erantzuna)
4. artikulua: Derrigorrezkoa (Ikusi erantzuna)
Dortsala ikusgai bularrean jarri beharko da.
Parte-hartzaileak ezin izango du lasterketan parte hartu behar bezala inskribatuta ez badago. Parte hartzeko eskubidea, inskripzioa betetzerakoan lortu egiten da. ANTOLATZAILEARENAK DIREN BITARTEKOEK EZIN IZANGO DUTE ARRETA EMAN.
Parte-hartzaile batek helmuga zeharkatu ondoren, ezingo da inola ere berriro itzuli ibilbidera, eta are gutxiago dortsala eramanda. Hori gertatzen bada, lasterketatik deskalifikatu egingo da eta ez da agertuko lasterketaren sailkapenetan.
5. artikulua: izen ematea (Ikusi erantzuna)
Izen ematea aurretiaz internet bidez herrikrosa.eus egingo da 10€-ko kostua izango dute helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 10€, proba baino 30 minutu lehenago arte plataforma irekita egongo da.
6. artikulua: Dortsalen banaketa (Ikusi erantzuna)
Dortsalak, lasterketako egunean bertan, hau da, 2023/10/14an, ordutegia 09:30etatik 10:15ak arte, ezkaroz plazan.
7. artikulua: Mailak (Ikusi erantzuna)
Kategoria hauek ezartzen dira: "Gizonezkoen Absolutua", 18 urtetik aurrera; "Gizonezko Beteranoa", 40 urtetik aurrera; "Emakumezko Beteranoa", 18 urtetik aurrera; eta "Emakumezko Beteranoa", 40 urtetik aurrera.
Kategoria batean edo bestean sartzea jaiotza-dataren arabera zehaztuko da, ez jaiotza-urtearen arabera.
8. artikulua: Prezio (Ikusi erantzuna)
Izan ematearen prezioa 10€takoa izango da. Eta izena ematen den momentuan bertan ordaindu beharko da.
9. artikulua: Ibilbidearen markajea (Ikusi erantzuna)
Ibilbidea behar den bezala markatua egongo da, zintekin. Hornidura puntu bat egongo da 6. Km eta beste bat helmugan.
10. artikulua: Sariak (Ikusi erantzuna)
Sariak ezin izango dira metatu, hau da, probaren egunean 40 urtetik gorako korrikalari bat lasterketaren irabazle suertatzen bada, sari bakarra jasoko du kategoria absolutuan sailkatutako lehen pertsona gisa.
11. artikulua: Sailkapenak (Ikusi erantzuna)
Denborak proba amaitu ondoren egongo dira erabilgarri, baina ez berehala. Sailkapenak zintzilikatu eta Internetera igoko dira.
12. artikulua: Zenbakiarekin betebeharra (Ikusi erantzuna)
Dortsala ikusgai bularrean jarri beharko da.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
13. artikulua: Ingurumena (Ikusi erantzuna)
Lasterketa garrantzi handiko inguru naturalean egingo da, beraz ingurumena zaintzea oso garrantzitsua izango da. Edozein zikinkeri lurrera botatzeak deskalifikatzeko arrazoia izango da.
14. artikulua: Osasuba (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak ibilbidea aldatu edo eta bertan bera uzteko eskubidea dauka eguraldi txarra dela eta. Edozein aldaketa egin dezakelarik segurtasuna bermatzeko.
15. artikulua: Segurtasuna (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak beretzat gordetzen du lasterketa ibilbide alternatibo batetik desbideratzeko eskubidea, egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea, bai eta proba bertan behera uzteko eskubidea ere, eguraldiak hori egitera behartzen badu ezinbestean.
16. artikulua: Larrialdiak (Ikusi erantzuna)
Parte hartzaileak derrigortuta daude edozein istripu izan duen beste korrikalariei laguntzeko eta abisu emateko ibilbidean zehar dauden kontrol guneetan.
17. artikulua: Ardura (Ikusi erantzuna)
Ibilbidetik kanpo gertatutako edozein istripu ez da antolakuntzaren ardura izango. Partehartzaileek eginiko arduragabekeriak ez dira antolakuntzaren ardura izango.
18. artikulua: Argazkiak (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak lasterketa egunean eginiko argazkiekin argitalpenak egin ahalko ditu eta egunkari edo eta web orrialdetan zintzilikatzeko eskubidea izango du.
19. artikulua: Datu Pertsonalak (Ikusi erantzuna)
Partehartzaileek emandako datu pertsonalak izan ematea egiterakoan antolakuntzaren pertsonengatik erabiliak izan daitezke partehartzailea bere baimena ematen badu.
20. artikulua: Txapelketa (Ikusi erantzuna)
Larazkeneko krosa ekialdeko Txapelketako 5 krosetako bat da. Larazkeneko krosa lasterketa amaitzen duen edozein korrikalarik puntuatuko du sailkapen nagusirako. Txapelketako puntuazio sistema kontutan izanda.Lasterketa hau Crosstrail Ekialde 2023ko txapelketarako baliozkoa izango da
21. artikulua: Aplikazioa (Ikusi erantzuna)
Partehartzaile guztiei aplikatuko zaie araudi sistema hau
22. artikulua: Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
23. artikulua: Partehartzai eta kontrol itxi Zª (Ikusi erantzuna)
100
Kontrola Itxi) Helmugako kontrola proba hasten denetik 60 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
24. artikulua: Gurasoen Baimena (Ikusi erantzuna)
Ekialde kopako froga batean onartuak diren gazteen baimenak, kopako beste 4 frogetarako balioko dute. Kopa 5 lasterketaz osatua egonda.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK