Izen Ematea (Ikusi erantzuna)
Araudia Frogak eta agintariek COVID (Ikusi erantzuna)
Lekua eta ordutegia (Ikusi araudia)
ONDARRU LEKITTO – KOSTALDEKO Lasterketa 2022/09/24 17:00etan, Ondarruko Itsasaurre enparantzan, izango da eta, guztira, 16 kilometroko, Antolatzailea: Lekeitioko TXIMISTA Atletismo Taldea.
mailak gizonak eta emakumeak,16urte
Kontsigna Lekeition:
Independentzia enparantza: larunbatean 2022/09/24, 15:00tatik 16:00ra arte. Motxilak Lekeitioko helmugan dagoen kontsignan bueltako dira.
Kontsigna Ondarroan:
Itsasaurre enparantza: larunbatean 2022/09/24, 15:30tatik 16:45ak arte. Motxilak Lekeitioko helmugan dagoen kontsignan bueltako dira.
Atletek, beraien arropak poltsa itxietan gorde beharko dituzte, ondoren agertzen diren puntuetan jasoko duen itsasteko tirarekin identifikatuta; itsasteko tirak bere dortsalaren zenbakia izango du:
Ez dira bidai poltsak ez eta poltsa handiak onartuko.
Ondoren, norbere poltsa berreskuratzeko dortsala aurkeztu beharko du.
Ez da gomendatzen objektu delikatu edo baliotsuak sartzea poltsan antolakuntza ez baita gerta daitezkeen kalteen arduradun egingo. Hala nola, zerbitzu erabiltzaileak, poltsa edo motxila manipulatzeko (zama handiko kamioetan kargatu eta deskargatzea) baimena ematen dio antolakuntzari.
SARIAK
Senior Gizonak:
1º-Kopa,Txapela eta 250 €
2º-Kopa eta 150 €
3º-Kopa eta 75 €
Senior Emakumeak:
1º-Kopa,Txapela eta 250 €
2º-Kopa eta 150 €
3º-Kopa eta 75 €
Lea Artibai:
Gizonak:
1º-Kopa eta 75 €
2º-Kopa eta 50 €
3º-Kopa eta 25 €
Emakumeak:
1º-Kopa eta 75 €
2º-Kopa eta 50 €
3º-Kopa eta 25 €
11.- SARI BANAKETA Ordua: 19:00
Helmugan bertan izango da sari banaketa. Sarituak izango dira lehen hiru lasterkariek (gizon eta emakume), eta baita Lea Artibaikoak diren lehen hiruei (gizon eta emakume) eta parte hartzaileen artean zozketak izango dira. Sari berezia izango da lehenengo sartzen diren Lea-Artibaiko herri berdineko 4 gizonezko eta herri berdineko lehen 4 emakumeentzako. Lea-Artibaiko atletei dagokion sariak jasotzeko kontutan hartuko da "Lea-Artibain bizi edo jaiotakoa izatea" (NAN arabera). Taldeen sarirako ere kriterio berdina erabiliko da (NAN arabera).
Prezio (Ikusi erantzuna)
irailaren 22ra arte. Izena emateko kuota: 18 € abuztuaren 31ra arte eta 20 € irailaren 1etik irailaren 22ra arte. Kopurua mugatua izango da eta lehenengo izena ematen duten 250 atletak bakarrik izango dute parte hartzeko eskubidea.
Oharra: Lasterketa egunean eta bezperan ez da egongo inskripziorik.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
Dortsal biltzea eta Autobus zerbitzua (Ikusi erantzuna)
Dortsalak lasterketaren egun berean jasoko dira irteeran, Ondarroako Itsasaurre enparantzan 15:30tatik 16:45tara arte.
Antolatzaileek, atletentzako autobusak jarriko dituzte Lekeitiotik Ondarroaraino. Irteera 15:000tatik 16:00ra arte.
Sari ematea bukatutakoan, autobusa Lekeitiotik Ondarrura, 19:30tan
Izen ematea egun bertan (Ikusi erantzuna)
Lasterketa egunean eta bezperan ez da egongo inskripziorik