Arautegia
Izen Ematea Lasterketa (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
1. Artikulua Lekua eta Ordutegia (Ikusi erantzuna)
Larreak bizirik 2024/11/16 Antolatzailea Galar trail
Larreak bizirik 18:00 etan hasita edozein pertsona 18 urte bukatu du ihardun dezake.
Ibilbidea: krosa, 6,5 km. Mendiko bidea eta pisa, igoera eta jetsiera tixkiak, gauez egingo da.
Umeak:17:00
2. Artikulua Sariak, Izen-ematea, eta Opariak. (ikusi erantzuna)
Izen ematea:
Izen-ematea herrikrosa.eus 12€, (asegurua barne)
izen-ematearen ditua ez da bueltatuko
kategoria gizonak eta emakumeak
Absoluto GIZONAK
Absoluto EMAKUMEAK
Sariak: Gizonak eta Emakumeak
1º Absoluto Txapela eta garraikurra
2º Absoluto garraikurra
3º Absoluto garraikurra
*Opariak partaide guztientzako
Dortsalak jasotzea (Ikusi erantzuna)
Zenbakiak jasotzeko OLATZ herrian izango da, Kontseilu etxean, ostirala, 18:30etatik 20:00etara eta larunbata, goizeko 11:30etatik 14:00tara eta arratsaldez, 16:00etatik 17:00arte.
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
3. Artikulua Derrigorrezkoa I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
4. Artikulua Derrigorrezkoa II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
5. Artikulua Gomendioak I. (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute Galar trail bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko Galar trail.
6. Artikulua Gomendioak II. (Ikusi erantzuna)
Korrikalariak onartzen du arautegi hau izena ematerakoan. Bestalde, onartzen du egoera fisiko egokia duela jarduera hau egiteko. Antolakuntzak gomendatzen du partehartzaileek mediku azterketa bat egitea lasterketa aurretik, partehartzaile bakoitzak eduki dezakeen arriskuez ohartarazteko.
7. Artikulua Parte-hartzaileen kopurua eta kontol itxi (Ikusi erantzuna)
150. Parte-hartzaileak.
Kontrola Itxi Helmugako kontrola proba hasten denetik 60 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
8. Artikulua Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
9. Artikulua Garaikurren banaketa (Ikusi erantzuna)
Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo da azken lasterkaria iritxi bezain pronto 15 minutu beranduago)
10. Artikulua Ingurumen (Ikusi erantzuna)
Lasterketa hiri-inguruneetan eta paraje naturaletan egiten da. Nahitaezkoa da ingurunea zaintzea, hondakinak botatzea saihestuz. Arau hau ez betetzea deskalifikatzeko arrazoia izango da.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK