Arautegia
Izen ematea
Ikusi ibilbidea
Iturbero trail, Lekua: Irunberri, nafarroa, 2026/11/15ean Ordua 11:00, Antolatzailea: Iturbero korrikalari taldea eta Irunberri udala
Lasterketa txikiak 10:00
Lasterketa Orrokorra 11:00
Dutxak frontoian.
Probak 10,5 km-ko distantzia eta +550 dauzka.
Frogan korrikalari federatu eta ez federatuak dauden pertsona heldu guztiak parte hartu ahalko dute. 18 urtetatik beherakoak gurasoen baimena aurkeztu beharko dute.
2026/10/01 13:00:00tik 2026/11/08 23:59:59ra 20€
Dortsalen bilketa probaren egunean izango da, udaletxeko aretoan, 9: 30etatik 10:30etara
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du.
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute Iturbero korrikalari taldea, bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko Iturbero korrikalari taldea.
Lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
200 Parte-hartzaileak bi proben artean.
Kontrola Itxi Helmugako kontrola irteera eman eta 02:00ean itxiko da. Proba egiteko denbora gehiago behar duen parte-hartzailea kontroletik kanpo geratuko da.
Sari banaketa 13:30an helmugan bertan egingo da.
Probak 10,5 km-ko distantzia eta +550 dauzka.
Frogan korrikalari federatu eta ez federatuak dauden pertsona heldu guztiak parte hartu ahalko dute. 14 eta 18 urteen artean duaden pertsonak beren tutoren baimena aurkeztu behako dute.
Bi kategoria egongo dira. Orokorra gizonezkoak eta orokorra emakumezkoa.
Izan ematearen prezioa 20€takoa izango da. Eta izena ematen den momentuan bertan ordaindu beharko da.
Ibilbidea behar den bezala markatua egongo da, zintekin. Hornidura likidoa egongo da 6. kilometroan, eta hornidura osoa helmugako eremuan
Sailkapen orokorrean lehenengo 3 gizonak eta 3 emakumezkoak sarituak izango dira.
Sailkapen nagusia lasterketa amaitutakoan egongo dira ikusgai baina bai momentuan bertan herrikrosa.eus.
Lasterketa garrantzi handiko inguru naturalean egingo da, beraz ingurumena zaintzea oso garrantzitsua izango da. Edozein zikinkeri lurrera botatzeak deskalifikatzeko arrazoia izango da.
Erakundeak anbulantzia-zerbitzua izango du irteerako/helmugako gunean, eta lehen sorospenak eskainiko ditu.
Antolakuntzak eskubidea izango du lasterketa ibilbide alternatibo batetik desbideratzeko, egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta proba bertan behera uzteko, eguraldiak hala eskatzen badu.
Parte hartzaileak derrigortuta daude edozein istripu izan duen beste korrikalariei laguntzeko eta abisu emateko ibilbidean zehar dauden kontrol guneetan.
Ibilbidetik kanpo gertatutako edozein istripu ez da antolakuntzaren ardura izango. Partehartzaileek eginiko arduragabekeriak ez dira antolakuntzaren ardura izango.
Antolakuntzak lasterketa egunean eginiko argazkiekin argitalpenak egin ahalko ditu eta egunkari edo eta web orrialdetan zintzilikatzeko eskubidea izango du.
Partehartzaileek emandako datu pertsonalak izan ematea egiterakoan antolakuntzaren pertsonengatik erabiliak izan daitezke partehartzailea bere baimena ematen badu.
Partehartzaile guztiei aplikatuko zaie araudi sistema hau.
Gurasoen baimenak beharrezkoak izango dira proben izena emateko.
6,5km ko ornidura punt˙an ez dira edalontziak egongo beraz; parte hartzaile bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du.