Arautegia
Izen Ematea (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Lasterketa Araudia (Ikusi araudia)
Web Antolatzailea Araudia
Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
Lekua eta Ordutegia (Ikusi erantzuna)
INTXIXU TRAIL 2025/06/08 Oiartzunen, Ordua 10:00etan INTXIXU TRAIL GIRIZIA ANTOLATZEN DU
Dortsalak Hartzeko (Ikusi erantzuna)
Dortsalak frogaren egunean bertan jasoko dira, 8:30etatik 9:30 etara (Uztapide plaza, Ergoien)
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
20. Araudia izen-emateak eta prezioak (Ikusi erantzuna)
Izen ematea:
Izen ematea aurretiaz internet bidez egingo da 20€, herrikrosa.eus helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 25€, proba baino 30 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
21. Araudia Derrigorrezkoa I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
22. Araudia Derrigorrezkoa II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
23. Araudia Gomendioak I. (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute INTXIXU TRAIL GIRIZIA bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko INTXIXU TRAIL GIRIZIA.
24. Araudia Gomendioak II. (Ikusi erantzuna)
Korrikalariak onartzen du arautegi hau izena ematerakoan. Bestalde, onartzen du egoera fisiko egokia duela jarduera hau egiteko. Antolakuntzak gomendatzen du partehartzaileek mediku azterketa bat egitea lasterketa aurretik, partehartzaile bakoitzak eduki dezakeen arriskuez ohartarazteko.
25. Araudia Parte-hartzaileen kopurua (Ikusi erantzuna)
250. Parte-hartzaileak bi proben artean.
26. Araudia Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK