Arautegia
Izen Ematea Mendi Martxa Luzea (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Izen Ematea Mendi Martxa Motza (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Izen Ematea Lasterketa (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Lasterketa Araudia (Ikusi erantzuna)
Web Antolatzailea
Lekua eta Ordutegia (Ikusi erantzuna)
2025/03/02, IBARRURIKO MENDI MARTXA ETA LASTERKETA antolatzen du.
(Barrio de Ibárruri, Muxika) distantzia 20km. irteera 8:30 eta 9km. irteera 10:15
Mendi lasterketa distantzia 20km, Irteera 10:00
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
1. Artikulua izen-emateak eta prezioak (Ikusi erantzuna)
Izen ematea:
Izen ematea aurretiaz internet bidez egingo da 10€ herrikrosa.eus helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 15€, proba baino 30 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.
2. Dortsalak eta akreditazioak jasotzea (Ikusi erantzuna)
Informazio eta dortsal hartzea IBARRURIN, elexaldeko frontoian - muxika, bizkaia, |MATXA 20KM 7:30-8:30|, |MATXA 9KM 9:30-10:10|, |LASTERKETA 8:45-9:30|.
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
3. Artikulua Derrigorrezkoa I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
4. artikulua: Derrigorrezkoa II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
5. Artikulua Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
6. Artikulua Parte-hartzaileen kopurua eta kontol itxi (Ikusi erantzuna)
500. Parte-hartzaileak bi proben artean.
Kontrola Itxi) Helmugako kontrola proba hasten denetik 210 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
7. Artikulua Garaikurren banaketa (Ikusi erantzuna)
Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo da azken lasterkaria iritxi bezain pronto (15 minutu beranduago)
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK