GAZTAŅOKO KROSA EGUNA: <2026/06/13an ORDUA: goizeko 10:30etan LEKUA: Gaztaņoko auzoan- Errenteria-Orereta Antolatzailea:Gaztaņoko Jai Batzordeak
10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaņo inguruan bi itzuli egin beharko dituzte: Gaztaņoko plazatik atera eta Gaztaņo etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu, Arramendiko kaskorantz joan, Agustinak auzora iritsi, eta Gaztaņoko plazara jaitsi. Bigarren itzulian, horrez gain, auzoan zehar metro batzuk gehiago egin beharko dituzte korrikalariek.
mailak gizonak eta emakumeak eta beteranos ,16urte
Dutxak Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan egongo dira
Proba bukatu ondoren, kamiseta bana emango diete parte hartu duten guztiei.
Eta gero, guztientzat pintxo poteoa izango da.
Antolatzaileek topoz gerturatzeko deia egin dute, bertan baitago geltokia. Topoz gerturatu ezin dutenei ere, garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete.
ZOZKETA, BAZKARIA BI PERTSONA, ZUKETZ, LANDARE TABERNA, OARSO SAGARDOTEGIA, GAZTELU OSTATUA, ZAMALBIDE TABERNA, MERCERIA ROSMI,BEGI OPTICA
LOTE DE TXULETA Y BOTELLA VINO( 4 LOTES)
HORTZ GARBIKETA BAT NAGORE CABADA HORTZ KLINIKAN
ONDU FISIOTERAPIA 2 BONOS DE UN MASAJE
INDAR CROSSFIT 3 BONOS DE 5 SESIONES CADA UN0
JUEGO TOALLAS
GAFAS DE SOL
SARIAK
Seniorrak Gizonak:
1ē-Kopa, Txapela eta ardo botila.
2ē-Kopa Txuleta eta ardo botila.
3ē-Kopa eta Ardo botila.
Senior Emakumezkoak:
1ē-Kopa, txapela eta ardo botila.
2ē-Kopa Txuletaeta eta ardo botila.
3ē-Kopa eta Ardo botila.
Beteranoak:
Lehen emakumezkoa Kopa, txuleta eta ardo botila.
Lehen gizonezkoa Kopa, txuleta eta ardo botila.
2026/04/10tik 2026/06/12ra, 12€,
2026/06/13 00:00:00tik 2026/06/13ra 15€ balioko du, eta plataforma lasterketa hasi baino 30 minutu lehenagora arte egongo da zabalik, betiere dortsalik geratzen bada.
9:15tatik 10:15ak arte,Gaztaņoko plazatik
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute Gaztaņoko Jai Batzordeak, bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko Gaztaņoko Jai Batzordeak.
Lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
100 parte-hartzaile
Kontrola Itxi Helmugako kontrola 01:00etan itxiko da, irteera eman eta gero. Proba egiteko denbora gehiago behar duena kontroletik kanpo sartuko da.
Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo da azken lasterkaria iritxi bezain pronto (15 minutu beranduago)