Arautegia
Izen Ematea Lasterketa (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
Descargatu Gurasoen Baimena (Ikusi erantzuna)
Deskargatu
1. Artikulua Lekua eta Ordutegia (Ikusi erantzuna)
Etxera Lasterketa herrikoia 2024/12/31 izango da,11:00etan
Lasterketa Oiartzungo Done eztebe plazan hasi eta bukatuko da eta 6,5km-ko ibildea izango du
Lasterketa honetan edonork parte har dezake, 16urtetik gorakoak kategoria, sexu, edo hiritasuna duela ere, kirolari federatua bada edo ez.
Umeak
Haurrak ere ibilbidetxo bat egiteko aukera izango dute Oiartzungo plazaren inguruan: txikienek 500 metroko buelta bat, eta handiagoak direnek bi buelta. Ordua 10:30.
Izena-emateko herrikrosa.eus 7€ren truke abenduaren 29a bitarte.
Adin txikikoen izen ematea egin ahal izateko gurasoek baimena sinatu behar dute. Baimen hori herrikrosan dago eta elkartasunlasterketa@gmail.com helbidera bidali beharko da izen-ematea baimentzeko. Horrez gain, aurrez aurre izena ematea errazteko bitartekoak jarriko dira abenduan zehar.
2. Artikulua Sariak, Izen-ematea, eta Opariak. (ikusi erantzuna)
Izen ematea aurretiaz internet bidez egingo da 7€ herrikrosa.eus helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 10€, proba baino 30 minutu lehenago arte plataforma irekita egongo da.
kategoria:
1º Gizon eta emakumezkoa
2º Gizon eta emakumezkoa
3º Gizon eta emakumezkoa
Lehen oiartzuar emakumezkoa eta gizonezkoa
DUTXAK ETA ALDAGELAK
3. Artikulua Dortsal biltzea. (Ikusi erantzuna)
Zure IZEN-EMATEAREKIN, PROMOZIOAN dauden gauzak oso merke lortu ditzazkezu.
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
4. Artikulua Derrigorrezkoa I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
5. Artikulua Derrigorrezkoa II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
6. Artikulua Gomendioak I. (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute oiartzungo korrikalariaK bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko oiartzungo korrikalariaK.
7. Artikulua Gomendioak II. (Ikusi erantzuna)
Korrikalariak onartzen du arautegi hau izena ematerakoan. Bestalde, onartzen du egoera fisiko egokia duela jarduera hau egiteko. Antolakuntzak gomendatzen du partehartzaileek mediku azterketa bat egitea lasterketa aurretik, partehartzaile bakoitzak eduki dezakeen arriskuez ohartarazteko.
8. Artikulua Parte-hartzaileen kopurua eta kontol itxi (Ikusi erantzuna)
400. Parte-hartzaileak.
Kontrola Itxi Helmugako kontrola proba hasten denetik 60 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
9. Artikulua Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
10. Artikulua Garaikurren banaketa (Ikusi erantzuna)
Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo da azken lasterkaria iritxi bezain pronto (30 minutu beranduago)
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK