Arautegia
Izen Ematea Lasterketa: (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Izen Ematea Lasterketa Gazteen: (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Ibilbidea Helduak: (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
Ibilbidea Gazteen: (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
Bideoa (Ikusi erantzuna)
ikusi bideoa
1. Artikulua Lekua eta Ordutegia: (Ikusi erantzuna)
Antzuolako 8 Miliak-en edizio hau, 2026/02/21ean ospatuko da, irteera goizeko 10:30tan izango delarik.
Gazteena berriz 5 minutu lehenago hasiko da, hau da, 2026/02/21ean 10:25tan.
2. Artikulua Ibildibea: (Ikusi erantzuna)
Proba, Antzuolan hasi (244m) eta 7. kilometroan Irimoko tontorrera helduko da, lasterketako puntu altuenera alegia (876m). Ondoren, puntaz punta, Trekutz-era jaitsi eta azken malda gogor bat igo eta gero, beherantz berriz ere Antzuolara jaitsiko da.
Lasterketak 13,83 kilometroko distantzia izango du eta 836m-ko desnibel positiboa.
Ibilbidearen gaineko informazio gehiago ondorengo internet helbidean aurki daiteke: Wikiloc | Ruta Antzuolako 8 Miliak ibilbidea
Gazteen lasterketak 5,2 km eta 273m positivo izango ditu.
Antolakuntzak, lasterketaren irteera ordura arte, honen ibilbidea aldatu edo berau bertan bera uzteko eskubidea izango du.
3. Artikulua Parte-hartzea: (Ikusi erantzuna)
2009 (berau barne) urtea baino lehenago jaiotako edozein atleta, mendizale eta kirolari guztiek izango dute proban parte hartzeko aukera, beti ere arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte.
Gazteen lasterketan 2010-2013 urte bitartean jaiotako lasterkariak parte hartu ahalko dute (biak barne)
18 urtez azpiko lasterkariek, izena ematerako orduan, gurasoen baimen orria bete eta antzuolako8m@gmail.com e-postara bidali beharko dute. Hau egin ezean erabat debekatuta izango dute lasterketan parte hartzea.
Lasterketako ibilbidean dabilen, eta lasterketan izenik eman ez duen inori gertaturiko ezeren erantzule ez da izango antolakuntza.
Izen ematea pertsonala eta besterenganaezina izango da.
Gehienezko izen ematea 300 lagunekoa izango den arren, herrikrosa plataformaren bitartez egingo den gehienezko izen ematea 260 lagunekoa izango da.
Falta diren dortsalak antolakuntzak bere gain hartuko ditu izan ditzaken konpromisuendako.
Gazteen lasterketan gehienez 70 lasterkari izango dira eta izen ematea ere herrikrosa.eus web orrian egingo da,
4. Artikulua Mailak: (Proba ospatzen den egunean duten adina. (Ikusi erantzuna)
Gizonezkoen maila eta Emakumezkoen maila
Senior
Beterano.
Kadete.
Gazteak.
5. Artikulua Izen-emateak eta prezioak: (Ikusi erantzuna)
Izen-ematea aurrez egingo da interneten bidez, 2025/12/06tik-2026/02/20ra, herrikrosa.eus webgunean.
Prezioa:10€ gazteen lasterketan 5€).
2025/12/06an, 130 dortsal jarriko dira eskuragarri emakume korrikalarientzat, haien parte-hartzea sustatzeko helburuarekin eta bestalde, 70 dortsal gazteentzat.
Abenduaren 13an, izen-ematea orokorra (pertsona guztientzat) irekiko da, 260 dortsal bete arte.
Proba egunean, izen-emateak 15€ balioko du, eta plataforma lasterketa hasi baino 30 minutu lehenagora arte egongo da zabalik, betiere dortsalik geratzen bada.
Diru zenbateko hauek, zera bermatzen dute:
Proban parte hartu ahal izateko eskubidea.
Erantzukizun zibileko asegurua eta ezbeharretakoa.
Antolakuntzak parte hartzaileendako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.
Antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko eskubidea.
Proban zehar, nahiz amaitu eta gero izango diren hornidura puntuen erabilpena egiteko eskubidea.
Proban egongo den kontsigna zerbitzuaren erabilpenerako aukera.
6. Artikulua Seinaleztapena: (Ikusi erantzuna)
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin.
7. Artikulua Kontrolak: (Ikusi erantzuna)
Irimoko tontorrean kontrol gune bat egongo da. Bertatik pasatzea ezinbestekoa izango da, bertan egingo baitira arauzko igarotze kontrolak.
8. Artikulua Hornidura: (Ikusi erantzuna)
2 postu atonduko dira helmugakoaz gain, 4,8km eta 9. kilometroetan hurrenez hurren. Bertan, besteak beste edatekoa eta jatekoa eskainiko zaie lasterkariei.
9. Artikulua Igarotze denborak: (Ikusi erantzuna)
Korrikalariek, gehienez ere, 2h30' denbora izango dute lasterketa amaitzeko. Hau horrela, denbora hau gainditzen duten parte hartzaileek, behin betiko sailkapenean agertzeko aukera oro galdetuko dute.
Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan:
Kronometraje-kontrol ezberdinetan egitea espero den denborak betetzen ez dituztenean.
Probako arauak hausten dituztenean.
Ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean.
Erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean.
Antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean.
Gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean.
Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.
10. Artikulua Sariak: (Ikusi erantzuna)
Gizonezkoak:
1º Garaikurra eta Txapela
2º Oparia
3º Oparia
1º Beteranoa (Oparia).
1º Antzuolarra (Oparia).
1º Kadetea (trofeo).
2º Kadetea (Oparia).
3º Kadetea (Oparia).
1º Gazte (Oparia).
2º Gazte (Oparia).
3º Gazte (Oparia).
Emakumezkoak:
1º Garaikurra eta Txapela
2º Oparia
3º Oparia
1º Beteranoa (Oparia).
1º Antzuolarra (Oparia).
1º Kadetea (trofeo).
2º Kadetea (Oparia).
3º Kadetea (Oparia).
1º Gazte (Oparia).
2º Gazte (Oparia).
3º Gazte (Oparia).
Azken sailkatuak ere oparia izango du.
11. Artikulua Sailkapenak: (Ikusi erantzuna)
Sailkapenak, egunean bertan edo hurrengo egunean goizaldean argitaratuko dira www.herrikrosa.eus web orrian.
12. Artikulua Dortsalen banaketa: (Ikusi erantzuna)
Dortsalak lasterketa egunean bertan irteera puntuan banatuko dira. Helmuga ondoan (Herriko plazan). Goizeko 8:30etan hasi eta 10:00akk bitartean.
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
13. Artikulua Ingurumena: (Ikusi erantzuna)
Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da. Hori kontutan izanik, mesedez eskatzen da, ingurunea ahal beste zaintzeko. ZABORRAK, HORNIDURA GUNEETATIK KANPORA BOTATZEA ERABAT DEBEKATUTA EGONGO DA.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro, probatik kanpora utzi ahal izango da.
14. Artikulua Osasun laguntza: (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak, sorospen eta salbamendu zerbitzuak jarriko ditu ibilbideko puntu estrategikoetan.
15. Artikulua Segurtasuna: (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak, ibilbidean, beharrezkoak ikusten dituen aldaketak egiteko eskubidea izango du. Beti ere, probaren egunean izan daitezken arrazoi ezberdinak, parte hartzaileen segurtasuna arriskuan jartzen badute. Eguraldia, ibilbidearen momentuko egoera...
16. Araudia. Beharrezko materiala: (Ikusi erantzuna)
lasterkari orok, mendian seguru korrika egiteko beharrezko materiala eraman beharko du: Mendian korrika egiteko zapatila, korrikako malla eta kamiseta. Eguraldiaren arabera material eskaera aldatu egingo da.
17. Artikulua Laguntza ezbeharretan: (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaileek, betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonori laguntza eskaintzea, eta kontrol gune zein anoa postuetan ezbeharren berri ematea.
18. Artikulua Erantzukizuna: (Ikusi erantzuna)
a-Antolatzaileek izen emandako korrikalariek erantzukizun zibileko asegurua eta istripu asegurua izan dezatela arduratuko da eta hortik aurrera eman daitezkeen ezbehar eta arazo ezberdinen aurrean erantzukizunik ez dagokiola onartuko du froga honetan izen ematen duen edonork.
b-Frogan izenik eman gabeko norbaitek parte hartuko balu antolakuntza eta asegurua ez dira gerta dakioken ezbeharren aurrean kargu egingo.
19. Artikulua DOPINA: (Ikusi erantzuna)
Parte hartzaileak kirol garbira atxikiko dela onartzen du.
20. Artikulua Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi Araudia)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK