Arautegia
Izen Ematea Lasterketa: (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Izen Ematea Lasterketa Gazteen: (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Descargatu Gurasoen Baimena: (Ikusi erantzuna)
Deskargatu
Ibilbidea Helduak: (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
Ibilbidea Gazteen: (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
Bideoa (Ikusi erantzuna)
ikusi bideoa
1. Data eta lekua: (Ikusi erantzuna)
Antzuolako 8 Miliak-en edizio hau, 2023/02/25ean ospatuko da, irteera goizeko 10:30tan izango delarik.
Gazteena berriz 10 minutu lehenago hasiko da, hau da, 2023/02/25ean 10:20tan.
2. Ibildibea: (Ikusi erantzuna)
Proba, Antzuolan hasi (244m) eta 7. kilometroan Irimoko tontorrera helduko da, lasterketako puntu altuenera alegia (876m). Ondoren, puntaz punta, Trekutz-era jaitsi eta azken malda gogor bat igo eta gero, beherantz berriz ere Antzuolara jaitsiko da.
Lasterketak 13,83 kilometroko distantzia izango du eta 836m-ko desnibel positiboa.
Ibilbidearen gaineko informazio gehiago ondorengo internet helbidean aurki daiteke: Wikiloc | Ruta Antzuolako 8 Miliak ibilbidea
Gazteen lasterketak 5,2 km eta 273m positivo izango ditu.
Antolakuntzak, lasterketaren irteera ordura arte, honen ibilbidea aldatu edo berau bertan bera uzteko eskubidea izango du.
3. Araudia. Parte-hartzea: (Ikusi erantzuna)
2006 (berau barne) urtea baino lehenago jaiotako edozein atleta, mendizale eta kirolari guztiek izango dute proban parte hartzeko aukera, beti ere arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte.
Gazteen lasterketan urtean 13tik 16ra bitarteko lasterkariak parte hartu ahalko dute (biak barne)
18 urtez azpiko lasterkariek, izena ematerako orduan, gurasoen baimen orria bete eta antzuolako8m@gmail.com e-postara bidali beharko dute. Hau egin ezean erabat debekatuta izango dute lasterketan parte hartzea.
Lasterketako ibilbidean dabilen, eta lasterketan izenik eman ez duen inori gertaturiko ezeren erantzule ez da izango antolakuntza.
Izen ematea pertsonala eta besterenganaezina izango da.
Gehienezko parte-hartzea 300 lagunekoa izango da, non Herrikrosa plataformaren bitartez egin ahalko den gehienezko izen ematen 260 lagunekoa izango den. Falta diren dortsalak antolakuntzak bere gain hartuko ditu izan ditzaken konpromisuendako.
Gazteen lasterketan gehienez 70 lasterkari izango dira eta izen ematea ere herrikrosa.eus web orrian egingo da,
4. Araudia. Mailak: (Proba ospatzen den egunean duten adina. (Ikusi erantzuna)
Gizonezkoen maila eta Emakumezkoen maila
Senior
Beterano.
Kadete.
Gazteak.
5. Araudia. Izen-emateak eta prezioak: (Ikusi erantzuna)
Izen ematea aurretiaz internet bidez herrikrosa.eus egingo da 10€-ko (5€ gazteak) kostua izango dute helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 15€, proba baino 30 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.
Diru zenbateko hauek, zera bermatzen dute:
Proban parte hartu ahal izateko eskubidea.
Erantzukizun zibileko asegurua eta ezbeharretakoa.
Antolakuntzak parte hartzaileendako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.
Antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko eskubidea.
Proban zehar, nahiz amaitu eta gero izango diren hornidura puntuen erabilpena egiteko eskubidea.
Proban egongo den kontsigna zerbitzuaren erabilpenerako aukera.
6. Araudia. Seinaleztapena: (Ikusi erantzuna)
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin.
7. Araudia. Kontrolak: (Ikusi erantzuna)
Irimoko tontorrean kontrol gune bat egongo da. Bertatik pasatzea ezinbestekoa izango da, bertan egingo baitira arauzko igarotze kontrolak.
8. Araudia. Hornidura: (Ikusi erantzuna)
2 postu atonduko dira helmugakoaz gain, 4,8km eta 9. kilometroetan hurrenez hurren. Bertan, besteak beste edatekoa eta jatekoa eskainiko zaie lasterkariei.
9. Araudia. Igarotze denborak: (Ikusi erantzuna)
Korrikalariek, gehienez ere, 2h30' denbora izango dute lasterketa amaitzeko. Hau horrela, denbora hau gainditzen duten parte hartzaileek, behin betiko sailkapenean agertzeko aukera oro galdetuko dute.
Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan:
Kronometraje-kontrol ezberdinetan egitea espero den denborak betetzen ez dituztenean.
Probako arauak hausten dituztenean.
Ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean.
Erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean.
Antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean.
Gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean.
Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.
10. Araudia. Sariak: (Ikusi erantzuna)
Gizonezkoak:
1º Garaikurra eta Txapela
2º Oparia
3º Oparia
1º Beteranoa (Oparia).
1º Antzuolarra (Oparia).
1º Kadetea (trofeo).
2º Kadetea (Oparia).
3º Kadetea (Oparia).
1º Gazte (Oparia).
2º Gazte (Oparia).
3º Gazte (Oparia).
Emakumezkoak:
1º Garaikurra eta Txapela
2º Oparia
3º Oparia
1º Beteranoa (Oparia).
1º Antzuolarra (Oparia).
1º Kadetea (trofeo).
2º Kadetea (Oparia).
3º Kadetea (Oparia).
1º Gazte (Oparia).
2º Gazte (Oparia).
3º Gazte (Oparia).
Azken sailkatuak ere oparia izango du.
11. Araudia. Sailkapenak: (Ikusi erantzuna)
Sailkapenak, egunean bertan edo hurrengo egunean goizaldean argitaratuko dira www.herrikrosa.eus web orrian.
12. Araudia. Dortsalen banaketa: (Ikusi erantzuna)
Dortsalak, lasterketako egunean bertan, hau da, 2023/02/25ean, irteera puntuan banatuko dira:
ordainketa proba eguna baino lehen egin beharko da, egunean bertan ezingo da ordaindu
Proba eguna baina lehen, ziurtatu izen ematea ondo egina dagoela:
1. Begiratu zuen izena webguneko sarrera zerrendan dagoela.
2. Ziurtatu "ordainduta" gisa agertzen zaretela. Hala ez balitz, lasterketa egunean ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Dortsala ikusgai bularrean jarri beharko da.
Parte-hartzaileak ezin izango du lasterketan parte hartu behar bezala inskribatuta ez badago. Parte hartzeko eskubidea, inskripzioa betetzerakoan lortu egiten da. ANTOLATZAILEARENAK DIREN BITARTEKOEK EZIN IZANGO DUTE ARRETA EMAN.
Parte-hartzaile batek helmuga zeharkatu ondoren, ezingo da inola ere berriro itzuli ibilbidera, eta are gutxiago dortsala eramanda. Hori gertatzen bada, lasterketatik deskalifikatu egingo da eta ez da agertuko lasterketaren sailkapenetan.
Kronometrajea egiteko Herrikrosa kudeatuta, ORDENAGAILUA bidezko kontrol-sistema erabiliko da.
13. Araudia. Ingurumena: (Ikusi erantzuna)
Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da. Hori kontutan izanik, mesedez eskatzen da, ingurunea ahal beste zaintzeko. ZABORRAK, HORNIDURA GUNEETATIK KANPORA BOTATZEA ERABAT DEBEKATUTA EGONGO DA.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro, probatik kanpora utzi ahal izango da.
14. Araudia. Osasun laguntza: (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak, sorospen eta salbamendu zerbitzuak jarriko ditu ibilbideko puntu estrategikoetan.
15. Araudia. Segurtasuna: (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak, ibilbidean, beharrezkoak ikusten dituen aldaketak egiteko eskubidea izango du. Beti ere, probaren egunean izan daitezken arrazoi ezberdinak, parte hartzaileen segurtasuna arriskuan jartzen badute. Eguraldia, ibilbidearen momentuko egoera...
16. Araudia. Beharrezko materiala: (Ikusi erantzuna)
lasterkari orok, mendian seguru korrika egiteko beharrezko materiala eraman beharko du: Mendian korrika egiteko zapatila, korrikako malla eta kamiseta. Eguraldiaren arabera material eskaera aldatu egingo da.
17. Araudia. Laguntza ezbeharretan: (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaileek, betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonori laguntza eskaintzea, eta kontrol gune zein anoa postuetan ezbeharren berri ematea.
18. Araudia. Erantzukizuna: (Ikusi erantzuna)
a-Antolatzaileek izen emandako korrikalariek erantzukizun zibileko asegurua eta istripu asegurua izan dezatela arduratuko da eta hortik aurrera eman daitezkeen ezbehar eta arazo ezberdinen aurrean erantzukizunik ez dagokiola onartuko du froga honetan izen ematen duen edonork.
b-Frogan izenik eman gabeko norbaitek parte hartuko balu antolakuntza eta asegurua ez dira gerta dakioken ezbeharren aurrean kargu egingo.
19. Araudia. DOPINA: (Ikusi erantzuna)
Parte hartzaileak kirol garbira atxikiko dela onartzen du.
20. Araudia Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi Araudia)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK