Arautegia
Izen Ematea (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
1. Artikulua Ordutegia (Ikusi erentzuna)
LEKITTO BIXIRIK 2024/11/01
Lekua: Lekeitioko Independentzia plazan, Bizkaia,
Antolatzailea: Amandarri TT.
GAZTEAK: Izen emateak egunean bertan
11:00etan HAUR HEZKUNTZA (300m) Portuan zehar
11:15etan LEHEN HEZKUNTZA 1-3 (500m) Portuan zehar
11:30etan LEHEN HEZKUNTZA 4-6 (800m) Portuan zehar
HELDUAK: 5,5km
12:00etan DBH1etik aurrera
2. Artikulua izen-emateak eta prezioak (ikusi erantzuna)
Izen ematea:
Izen ematea aurretiaz internet bidez egingo da 10€, herrikrosa.eus helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 10€, proba baino 30 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.
Izena ematen duten lehen 200 korrikalari helduek lasterketako oparia segurtatua izango dute.
3. Artikulua dortsal biltzea (Ikusi erantzuna)
Zure IZEN-EMATEAREKIN, PROMOZIOAN dauden gauzak oso merke lortu ditzazkezu.
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
4. Artikulua mailak (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek proba ordena eta diziplinaz garatzeaz arduratuko dira, horretarako Udaltzaingoaren, Sanitarioaren eta bolondresen laguntza izango dute.
Mailak
Emakumezkoak: Absolutu emakumeak
Gizonezkoak: Absolutu gizonak
Lasterketa bukatu eta gero produktu desberdinen zozketa egingo dugu herriko plazan.
Lasterketan parte hartzeko 13 urte Beteta izan behar dira.(abenduak 31n) hau da, DBH1etik gorakoak.
Opariak aurrez izena eman duten lehen 200ak seguru izango dute.
Txikiek lasterketa laburrak egingo dituzte plazan bertan, arduradun batekin (10:00etan).
Egunean bertan eman beharko dute izena eta opari bezala bat jasoko dute. Helburu bakarra lagunekin ongi pasatzea eta kirola egitea izango da. Gazteen sailkapenik ez da egongo
5. Artikulua Derrigorrezkoa I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
6. Artikulua Derrigorrezkoa II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
7. Artikulua Neurriak (Ikusi erantzuna)
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
8. Artikulua Baldintza Bereziak (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
9. Artikulua Gomendioak (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute amandarri TT. bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko amandarri TT.
10. Artikulua Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
11. Artikulua Parte-hartzaileen kopurua eta kontrol itxi (Ikusi erantzuna)
200. Parte-hartzaileak proben artean.
Kontrola Itxi Helmugako kontrola proba hasten denetik 45 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
12. Artikulua Garaikurren banaketa (Ikusi erantzuna)
Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo da azken lasterkaria iritxi bezain pronto (15 minutu beranduago azken aukera)
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK