Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren trafiko baimena:
EKITALDIEN ANTOLAKETA

Noiz eskatu behar da baimen hori? Herri lasterketa udal bateko mugetatik atera eta udalarena ez den errepide batetik doanean eta kontua EUSKO JAURLARITZARI edo NAFARROAKO GOBERNUARI dagokionean.

Baimenean, adierazi behar da halako errepidean zirkulazioa gelditu behar dela halako orduan, EKITALDI edo HERRI LASTERKETA bat handik igarotzekoa dagoelako. Lasterketa horretan, parte-hartzaile guztiek herri lasterkari gisa parte hartzen dute.

EAEko eta NAFARROAKO lurralde guztietan berdin jokatzen da. EUSKO JAURLARITZAKO BARNE SAILAK eta NAFARROAKO GOBERNUAK baldintza berberak dituzte lurralde guztietarako. INONGO BITARTEKARIRIK EZ DU EMAN BEHAR ONIRITZIA; KLUB, UDAL edo ENPRESA bat garen aldetik, guk eska dezakegu BAIMENA.

IBILBIDEA, KROKISA, ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA eta KIROL ASEGURUA aurkeztu behar ditugu. Hori guztia eta baimena edukita, herri lasterketa antola dezakegu.

Oharra: EAEko herrialderen batean beste zerbait esaten badizuete, araua aldatu nahian edo beste baldintza batzuk jarri nahian dabiltzan seinale izango da. Baina jakizue hori ez dela zuzena eta EAEn baldintzak berberak direla guztiontzat. Inor ezin da tartean sartu oniritzia emateko. Tramite guztiak guk geuk bidaliko ditugu, dagokien ordezkaritzara.
herrikrosa.eus-EKO LASTERKETA GUZTIAK herri lasterketak dira.

 Trafikoari buruzko legea 339/1990 5. orrialdea