Uztailaren 11ko 34/2002 legeko II.kapitulua betetzeko, jakinarazten da www.herrikrosa.eus webgunea HERRIKROSAren (Juan José Martinez Prior) titulartasunpekoa dela. Helbidea: Bartzelona hiribidea 8, 20014, Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa).

Webgunearen jabea Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko legea betearazteaz arduratuko da momento oro, baita egon daitezkeen eguneraketa edota araudi berriak betearazteaz ere.

EDUKIAK, ARAUDIA ETA ARDURAK

Webguneko edukiak gunearen nagusiak sortu ditu, baita laguntzaileek ere. Informatzeko helburua soilik dute eta ez du xedetzat aholkulari profesionala egitea. Webgunearen Nagusia ez da erabiltzaileak eduki dezakeen kalteen arduradun egingo edukiaren informazioan akatsen bat egongo balitz.

HERRIKROSAk informazioa eguneratu, aldatu edota ezabatu dezake bere webgunetik inongo aurre adierazpenik egin gabe, informaziora sarbidea mugatuz edota ukatuz.

Webguneko lotura edota linkak informatzeko helburua soilik dute. Inongo kasutan ez dira iradokizun, gonbidapen edota onarpen modura ulertuko.

HERRIKROSA ez da erantzule webgunean nagusiak idatzi ez duen informazioaren egiatasunarena, ezta lotura bidez hirugarrenen webguneetan aurki daiteen informazioarena ere. Ez da HERRIKROSA informazio horren erabileraz sortu daitekeen kalteen arduraduna.

Webgunearen funtzionamendu egokiak arduratzen da HERRIKROSA. Hala ere, ez du azkartasuna, etenaldirik eza, birusik eza edota kalterik ez sortzeko elementurik ez dagoela bermatzen. Ondorioz, Webgunearen Nagusia ez da honelako elementuek sor ditzaketen kalteen arduradun egingo.

Horrez gain, webgunearen Nagusia, laguntzaileak, bazkideak, langileak edota ordezkariak ere ez dira webgunearen erabileraz sortutako kalteen arduradun egingo, ezta webgunean dagoen informazioaren ekintzaren ingurukoa ere.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

WEbunearen nagusiarena da bertan jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, irudiak, logotipoak eta bai webgunearen diseinua eta egitura ere, beharrezko lizentziekin.

Debekatuta dago guneko edukia osotasunean edo zati bat kopiatzea, zabaltzea, eraldatzea edo aurkeztea helburu komertzialetarako, nahiz eta iturria aipatu, webgunearen nagusiaren idatzizko baimen zehatzik ez dagoen kasuetan.

Webguneko edukien denbora bateko biltegiratzea edo kopia gordetzea baimentzen da, beti ere erabilera pertsonalerako baldin bada.

Webgunean azaltzen diren izen komertzial, logo, marka edota edozein modutako ikur, beren nagusien jabegokoak dira eta legez babestuta daude.

KONTSULTETARAKO FORMULARIOA

Kontsulta-formularioan sartutako datuak (edota email bidez, korreo bidez edo dei bidez emandako datuak) soilik kontsultaren erantzuna emateko erabiliko dira, eta gerora ezin izango dira erabili datu horiek beste helburu baterako.

WEBEAN ALTAK

Webeko erregistroaren bidez betetako formularioan jarritako datuak bilduko ditu HERRIKROSAk eta bere ardura izango da izena emandakoaren partehartzea kudeatzea elkarteek antolatutako kirol ekitzetan, baita ekintza horietako zerbitzuak eskaintzeko ere.

Formularioan alta emandako erabiltzaileak eskaera zehatz bat eginez gero edo datu horiek bere helbururako beharrezkoak izateari utziz gero, datu horiek ezabatu egingo dira, soilik mantenduz legez behartutako datu horiek, legeak hala behartuko balu eta behartutako denbora horretan.

Edozein momentutan erabiltzaileak datuak aldatzeko edo baja emateko eska dezake HERRIKROSAra zuzenduz email bidez (web@herrikrosa.eus) edo posta bidez.

Kontrakoa adierazten ez bada, eskainitako emaila edo telefono zenbakia egindako kontsulta edo eskaeraren inguruko informazioa bidaltzeko baimenduko du erabiltzaileak, beti ere edozein momentutan baimen hori baliogabetu ahal izango du.

EKINTZETAN IZENA EMATEA

Edozein Kirol ekintzetan izena emateko web orrian izena ematea ezinbestekoa da aurrez.

Ekintza batean izena emateak ekintza horretako araudia onartzea dakar, eta beraz, onartzen du ezarritako baldintzak beteko dituela bertan parte hartzeko.

Ekintzetan parte hartzeko pertsona BEHARTUTA dago lasterketan parte hartzeko kontraindikaziorik ez duela adierazten duen mediku ziurtagiria edukitzera (urte bete baino gutxiagokoa) edo BAIEZTATZEN du baldintza egokietan dagoela parte hartzeko, partehartzean egon daitezkeen ondorioen ardura beregain hartuz.

Izena emanteko erabilitako datuak ekintzaren antolatzaileei utziko zaizkio ekintza antolatu ahal izateko (beraien ardurapean), baita aseguru etxeari ere Kirol asegururako poliza kontratatu ahal izateko.

Kontrakoa adierazten ez bada formularioa betetzerakoan, ekintza batean izena ematerakoan jarritako datuak web orrian publikatuak izango dira, edozein erabiltzailek ikus dezan ekintza bakoitzean izena emanda dagoela eta izena emandakoen identitatea jakin dezan.

ERabiltzaile batek beste korrikalari bati izena emango balio ekintza batean, adierazten du interesatuaren baimen zehatza duela horretarako, ekintza horrek eragin dezakeen edozein egoeraren ardura guztia bere gain hartuz.

Ekintza batean izena ematearekin (adin txikikoena barne) pertsonak baimena ematen dio (guraso edo tutoreena) HERRIKROSAri edota ekintzaren antolatzaile edo laguntzaileei ekintzan bertan irudiak hartzeko partehartzaileei, eta irudi eskubideak ematen dizkio irudi horien erabilera publizitarioa egiteko eta zabalpenerako (web orriak barne), horregatik konpentsazio ekonomikorik eskatzeko eskubiderik gabe.

Ekintza bakoitzaren sailkapena HERRIKROSAren webean ikusi ahal izango da (antolatzaileenan ere bai), gune horretara sartzen diren pertsona guztien eskura geratzen delarik.

DATU PERTSONALEN GAINEKO POLITIKA

Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalen egiazkotasuna, iraunaldia eta zehaztasuna eta hitzematen du behar bezala eguneratua dagoela kargugabetuz Webaren nagusia edozein arduratik.

13 urtez azpikoek izena emateko ekintza batean, soilik egin ahal izango dute beraien ordezkari legalen baimenaren bidez (gurasoak edo tutoreak).

Kontrakoa adierazten ez bada, erabiltzaileak bere emaila eta teléfono zenbakia emango ditu kontaktatzeko erabili ahal izateko, baita egindako kontsulta edo eskaeraren erantzuna emateko ekintzaren inguruan. Edozein momentutan ezeztatu ahal izango da baimen hori.

HERRIKROSAK ez die inoiz erabiltzaileen daturik emango hirugarrenei aurrez informatu eta baimen zehatz bat eskatu gabe, legeak hala behartzen ez duen kasuetan izan ezik.

HERRIKROSAk jasotako datuen tratamendurako beharrezko segurtasun neurri tekniko eta antolamentuzkoak hartu ditu, datuen pribatutasuna bermatzeko, datuak galtzea ekiditeko, erabilera txarra, aldaketa, baimendu gabeko sarbide edota lapurreta ekiditeko izaera pertsonaleko datuen babeseko legedia betez.

Erabiltzaileak (edo bere ordezkari legalak) eskubidea du norberaren datuak ikusi, aldatu edo ezeztatu eta kontra egiteko. Horretarako eskaera posta arruntez HERRIKROSAko egoitzara bidali beharko da edo web@herrikrosa.eus helbidera. Gaia honela jarri behar da: IAEKadieraziz (bi kasuetan) “Gaia: Norberaren datuak Ikusi, aldatu edo ezeztatu eta contra egiteko eskubidea. Atxikiturik bidali beharko da erabiltzailearen nortasuna adierazten duen dokumentuaren kopia, legeak adierazi bezala.

Jakinarazten diogu erabiltzaileari erreklamazio bat aurkez daitekeela kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa), batik bat eskubideak gauzatzerik lortu ez denean: www.agpd.es.

Erabiltzailearen eskaera zehatz bidez, edo datu horiek erabiltzeko xedea bukatu delako, datuak ezabatu egingo dira, mantenduz soilik legea betetzeko gorde behar diren datu horiek (legeak hala behartuko balu), legeak adierazitako iraupenean.

LEGEDIA

Erabilera baldintza hauek Espainiako legediari jarraitzen diote, eta Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek dute eskuduntza baldintza horien interpretaziotik, aplikaziotik eta betekizunetik erator daitezkeen kontuen gaineko gauzak jakiteko. Erabiltzaileek, lege ohar honetan datozen baldintza orokorrak onartuta, uko egiten diote indarrean den Prozedura Zibilaren Legea aplikatzetik dagozkien eskumenei.

ERABILTZAILEEN SARBIDEA ETA ERABILERA

Erabiltzailea web gunera sartzen denean boluntarioki egiten du, bere kontura eta arriskuekin.

Erabiltzailea informatua dago eta onartzen du webaren zerbitzuak erabiltzeak bertako Pribatutasun Politika onartzen duela.

HERRIKROSAk PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, legedia, jurisprudentzia eta/edo administrazioaren berritasunetara egokitzeko, baita sor daitezkeen beharretan datuen trataera egokia bideratzeko ere.

Horregatik gomendatzen da erabiltzaileei beraien datuak bidali aurretik Pribatutasun politika irakurtzeko.