Zaldibiako Herri Lasterketa

EGUNA:
2017ko irailak  16, LARUNBATA
ORDUA:
11:30
IBILBIDEA:
7 km Ikusi ibilbideak
IZEN-EMATEA: www.herrikrosa.eus www.zaldibia.eus
 Izena emateko epea:
2017ko irailaren 15a, ostirala

Inskripzioa aldez aurretik 5 euro, froga egunean 8 €.
Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea.

Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

Parte hartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko du oroigarri gisa dortsala jasotzerakoan.
Aurten, aurrenekoz, zaldibiarrek taldeka izena emateko aukera ere izango dute. Taldeak mistoak   izango dira, hiru herritarrek osatuak.

SARIAK:
1.sailkatutako emakumezkoa: 120€ eta garaikurra
1.sailkatutako gizonezkoa: 120€ eta garaikurra
2.sailkatutako emakumezkoa: 80€ eta garaikurra
2.sailkatutako gizonezkoa: 80€ eta garaikurra
3.sailkatutako emakumezkoa: 50€ eta garaikurra
3.sailkatutako gizonezkoa: 50€ eta garaikurra
35 urtetik gorako lehen emakumezkoarentzako garaikurra
40 urtetik gorako lehen gizonezkoarentzako garaikurra

Herriko 1.emakumezko sailkatuari garaikurra
Herriko 1.gizonezko sailkatuari garaikurra
Herriko 1.talde mistoari 60€ herriko taberna batean otordu bat egiteko

ARAUDIA

ANTOLATZAILEAK: Zaldibiako Udala