Arautegia
Izen Ematea Bakarka (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Izen Ematea Taldeak (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Izen Ematea Gazteak (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Descargatu Gurasoen Baimena (Ikusi erantzuna)
Deskargatu
ADIN TXIKIKOA NAIZ ETA DNIRIK EZ DAUKAT, izena eman nahi dut (Ikusi erantzuna)
Ikusi dokumentuak
Araudia antolatzailea (Ikusi erantzuna)
Ikusi araudia
1. Araudia Ordutegia (Ikusi erantzuna)
Nafarroa oinezeko oztopo lasterketa antolatzen du, ospatuko da, 14:00-tik aurrera, Etxarri Aranatzen. 10-18 urte bitarteko gazteek eta 18 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Oztopoak, herriko plazan gainditu beharko dira, oztopo bakoitzaren ondoren, mailaren arabera, 250m edo 300m-koibilbidea gauzatuko da korrika..
Jarduera 00,0km-ko eta 0,0km distantzia duen ibilbidean burutuko da.
Irteera 14:00etan izanen da ibilbide motzean eta izen emateen arabera zehaztuko dira gainontzeko frogen irteera orduak. Antolatzaileek, proba eguna baino lehen , parte hartzaileei jakinaraziko diete. Amaiera ordua, 20.30ean izango da.
2. Araudia Izen-emateak eta prezioak. (Ikusi erantzuna)
Izen ematea:
Izen ematea aurretiaz internet bidez egingo da 12€ helduan eta 5€ gaztean herrikrosa.eus helbidean izango da.
Izen-emateak irekita egonen dira herrikrosa.eus webgunean.
Dutxak eta aldagelak egongo dira
3. Araudia Dortsal biltzea. (Ikusi erantzuna)
herrikrosa.eus web orrian izena ematen dutenek, helmuga egonen den lekuan dortsala jasoko dute.
Korrikalariak, proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
Dortsalak bularrean jarriko dira, ibilbide osoan ondo ikusteko moduan, osorik eta tolesturarik gabe.
4. Araudia Aseguruak, laguntza medikoa, kontrol itxiera. (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileak, gerta litezkeen lesioen erantzule izango dira, partehartzaileentzako istripuetarako aseguru-poliza kolektibo baten bitartez.
Parte-hartzaile guztiek, jarduera honetan parte hartze hutsagatik, araudi hau onartzen dute, eta jarduerarako egoera fisiko egokian egon beharko dute.
Iriste-kontrola irteera ordutik 45 minututara itxiko da ibilbide motzean eta 1:15ra luzean. Denbora hau gainditzen duten parte-hartzaileak kontroletik kanpo sartuko dira.
Parte-hartzaile guztiek, jarduera honetan parte hartze hutsagatik, araudi hau onartzen dute, eta jarduerarako egoera fisiko egokian egon beharko dute.
5. Araudia Mailak. (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek proben ordenaz eta diziplinaz arduratuko dira. Horretarako bolondresen eta Sanitarioen laguntza izango dute.
Hurrengoak izanen dira sailkapenak
Helduak:
Emakumezkoak: Absolutu
Gizonezkoak: Absolutu
Talde mixtoetan: 5eko taldetan.
Gazteak:
10-15 urteko, 4ko taldetan.
15-18 urteko, 4ko taldetan
Parte hartzaile guztiek opari poltsa bat eta probaren oroitzapenezko kamiseta bat jasoko dute.
Proba lehiakorreko sari banaketa helmugan bertan egingo da, azken lasterkaria iritsi bezain pronto (30 minutu beranduago). Lasterketa bukatu ondoren hainbat sari zozketatuko dira.
6. Araudia Baldintza bereziak (Ikusi erantzuna)
Nagusiki, lasterketa honen helburu eta nahiak hauek dira:
Urtero ospatzen den gure kultura ezagutaraztea.
Festa giroan ospatzeko ekintza bat izatea.
7. Araudia Gomendioak I. (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek, froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezaiozketen kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro saihesten dute.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute Andra Mari ikastola, bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deuseztatzeko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko Andra Mari ikastolan.
8. Araudia Gomendioak II. (Ikusi erantzuna)
Korrikalariak, izena ematerakoan, arautegi hau onartzen du. Bestalde jarduera hau egiteko, egoera fisiko egokia duela onartzen du. Antolakuntzak, partehartzaileek lasterketa aurretik mediku azterketa bat egitea gomendatzen du, partehartzaile bakoitza, eduki ditzakeen arriskuez ohartzeko.
9. Araudia Probaren inguruko informazioa (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek, proba eguna baino lehen, parte hartzaile bakoitzari, beharrezko ikusten duten informazioa bidaliko diete.
10. Araudia Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
Lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu, haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera eta baita dortsalaren titularra ere. Probatik deskalifikatuko zaio.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dute).
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK