Izen Ematea (Ikusi erantzuna)
Ikusi ibilbidea (Ikusi erantzuna)
Lekua eta ordutegia (Ikusi erantzuna)
2024/04/20an oriamendi-san jorge MENDI LASTERKETA Agurainen (Araba) san jorge auzoa antolatzen du.
froga, Arabako federazioko mendi lasterketen kopararako puntuagarria izango da, distantzia 13,3km. 510m de desnibela, 3 itzuli ibilbideari, Irteera 10:45
1. Artikulua: DEITURA (Ikusi erantzuna)
Oriamendi-San Jorge Mendi Lasterketa probak mendizaletasunaren berezko balioak –errespetua, elkartasuna eta jarduera fisikoaren bidez natura ezagutzea– sustatzeko eta Aguraingo udalerriak paisaia aldetik duen aberastasuna zabaltzeko asmo eta borondatearekin sortu da.
Mendiko proba hauetan, oro har, ingurune malkartsuak zeharkatzen dira, eta horietan eguraldi-baldintzak txarrak izan daitezke. Hori dela eta gorputza eta burua ondo prestatuta izatea eta autonomia pertsonalerako gaitasun handia edukitzea.
Partaideek antolakuntzak emandako argibideei jarraitu beharko diete uneoro. Arau hau betetzen ez duenak zigorra jaso dezake, eta probatik kanporatua ere gera daiteke (ikusi 19. artikulua: Zigorrak).
Proban parte- hartzeak berekin dakar araudi hau eta antolakuntzak argitaratutako lasterketaren etika onartzea.
2. Artikulua: ERDI-AUTOSUFIZIENTZIA (Ikusi erantzuna)
Lasterketaren ezaugarri nagusia partaideen erdi-autosufizientzia da. Hau da, partaide bakoitzak anoa postuen artean bere biziraupena antolatzeko duen gaitasuna, elikaduraren, jantzien nahiz segurtasunaren aldetik. Horrenbestez, korrikalariek gai izan behar dute beren kabuz eta inoren laguntzarik gabe lehiaketaren eta proba egiten den ingurunearen ondorioz sor daitezkeen egoerei aurre egiteko (neke fisikoa eta/edo mentala, gaixotasuna, zauriak, eguraldi baldintzak txarrak, etab.).
Partaide bakoitzaren ardura da material egokia izatea, derrigorrezkoaz gain, inguruaren berezko baldintzei aurre egin ahal izateko.
Proba bakoitzaren ibilbidean seinaleak jarriko dira bereziki lasterketarako eta derrigorrezkoa da ibilbidea balizatutako lekuetatik egitea. Arau hori ez betetzeak zigorra ekarriko du, besteak beste kanporatua izatea (18. artikulua: Zigorrak).
Erdi-autosufizientziaren printzipioak esan nahi du debekatuta dagoela izena emanda ez dagoen inor lehiakidearen ondoan joatea edo ondoan joaten uztea lasterketa osoan edo zatiren batean, anoa-guneetan baimenduta eta behar bezala adierazita dauden eremuetan izan ezik (anoa-gune horien aurreko eta ondoren). Arau hori ez betetzeak zigorra ekarriko du, besteak beste kanporatua izatea (18. artikulua: Zigorrak).
3. Artikulua: IRAUNKORTASUNA ETA INGURUMENA ERRESPETATZEA (Ikusi erantzuna)
Proba honen oinarri eta balio nagusietako bat iraunkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua da. Zati askotan gune babestuetatik igarotzen dira, eta, beraz, lasterketan esku hartzen duten alde guztiek (antolatzaile, boluntario, ikusle eta partaideek) modu berezian zaindu eta errespetatu behar dituzte ingurune horiek.
Antolakuntzak, bere aldetik, lasterketak natura-ingurunean sor dezakeen inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin zainduko du eta zaintzeko betekizuna ezarriko du, eta, horrez gain, konpromiso hauek hartzen ditu:
Ibilbideetako baliza eta marka guztiak kentzekoa eta, kasu guztietan, proben ondorioz sortutako hondakin guztiak jaso eta deuseztatzekoa.
Horrez gain, antolakuntzak arreta berezia jarriko du ingurumenaren kontserbazioarekin lotura duten Araudiko alderdiak betetzeko
4. Artikulua: BALIZAK (Ikusi erantzuna)
Lasterketa behar bezala seinaleztatuta egongo dira zinten, seinale eta kartel adierazleen bitartez.
Derrigorrezkoa da balizatutako bideari jarraitzea, mozten saiatu gabe eta lasterbiderik hartu gabe, batez ere pista edo bideetatik kanpo doazen tarteetan eta babestutako natura- Arau horietako bat ez betetzeak zigorrak ekarriko ditu, besteak beste kanporatua izatea (ikusi 18. artikulua: Zigorrak).
5. Artikulua: IZEN-EMATEAK (Ikusi erantzuna)
Parte hartzeko, ezinbestekoa da probaren egunean 16 urte beteta izatea. Adingabeek tutorearen baimena ezinbestekoa izango dute proban parte hartu ahal izateko.
Antolakuntzak oinarrizko aseguru baten bidez aseguratuko ditu partaide guztiak. Aseguru horrez gain, partaide bakoitzak berea eduki ahal izango du.
Izen-emateak Internet bidez egingo dira www.herrikrosa.eus web orrialdean, kreditu-txartelaren edo zordunketa-txartelaren bidez, 2024/03/11-tik aurrera. Izen-ematea egin ondoren, partaideek 48 orduko epea izango dute ordainketa egiteko.
9,00€ aurrez eta 15,00€ lasterketa egunean. Epe horretan egin ezean, ezeztatutzat geratuko da izen-emate hori. Egunean bertan ere izena emateko aurkera izango da (dortsalak oraindik eskuragarri izan ezkero).
120 partaideko muga izango da, eta izen-emateen hurrenkerari jarraituko zaio
Izena eman duen lehiakide bakoitzari esleitutako dortsala pertsonala eta transferiezina da.
Izen-emateak honako hauek bermatzen ditu:
Lasterketan parte hartzeko eskubidea.
Istripu-asegurua.
Erantzukizun zibileko asegurua.
Osasun-laguntza lasterketan.
Janaria eta edaria zerbitzua laguntza geltokietan
Janaria eta edaria zerbitzua, dutxak helburua.
Izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa da araudia onartzea eta, orobat, lehiaketan edo ondoren inolako istripurik edo gorputz-kalterik izanez gero, antolakuntza horien erantzukizun orotatik salbuestea. Nolanahi ere, antolakuntzak bere esku dagoena egingo du horrelakorik ez gertatzeko. Adierazpen hori dortsala jasotzerakoan sinatuko dute partaideek.
6. Artikulua: IZEN-EMATEA BALIOGABETZEKO ASEGURUA (Ikusi erantzuna)
Ez da izenematearen baliogabetzerik onartuko.
7. Artikulua: ITXAROTE-ZERRENDA (Ikusi erantzuna)
Lasterketako izen-emateen kupoa betetzen bada, itxarote-zerrenda bat sortuko da eta hori erabiliko da izena emateko epea amaitzen den egunera arte gerta daitezkeen bajak betetzeko.
Itxarote-zerrendako izen-emateak egiteko, izena emandako ordena zehatzari jarraituko zaio.
8. Artikulua: KATEGORIAK (Ikusi erantzuna)
Sailkapen orokorra ginonak eta Emakumezkoen
Garaikurra eta oroigarria lehen, bigarren, hirugarren, orokorra eta emakumeak.
Generoa parte-hartzaile bakoitzaren NANean adierazitakoaren arabera zehaztuko da.
9. Artikulua: ERREKLAMAZIOAK (Ikusi erantzuna)
Lasterketako erreklamazioak soilik idatziz aurkeztu ahal izango zaizkio antolakuntzari. Behin-behineko sailkapenak www.herrikrosa.eus-en argitaratu eta hurrengo 24 orduetan egin ahal izango dira erreklamazioak.
10. Artikulua: ARTEKO KONTROL-GUNEAK (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak tarteko zenbait kontrol-gune ezarriko ditu ibilbidean, partaideak hortik igarotzen direla ziurtatzeko; batetik, haien segurtasuna bermatzeko eta, bestetik, proban jarraitzen dutela egiaztatzeko.
Partaideek derrigorrez igaro beharko dute tarteko kontrol-gune horietatik eta ziurtatu egin beharko dute igaro direla antolakuntzak emandako.
Tarteko kontrol-guneak erraz ikusteko moduan egongo dira eta kontrol guztietatik pasatzea derrigorrezkoa izango da. Gune horietako batetik pasatzen ez diren partaideak kanporatuak izango dira (18. artikulua: Zigorrak).
"ibiltari" ere egin ahal izango ditu ibilbidean. Antolakuntzak ez du horien kokapenaren berri emango eta kontrol "ibiltari" horietatik igarotzea ere derrigorrezkoa da.
11. Artikulua: ANOA-GUNEAK (Ikusi erantzuna)
Lasterketan hainbat anoa-gune izango dira ibilbidean partaideen eskura, jateko, edateko eta janariz nahiz edariz hornitzeko.
Partaide bakoitzaren ardura da, anoa-gune bakoitzetik abiatzean, hurrengo anoa- guneraino bere kabuz iristeko behar adina edari eta janari izatea.
Arau orokor moduan, lasterketako partaideek baino ezingo dute sartu anoa-guneetara. Laguntzaileak ezingo du antolakuntzak anoa-gunean jarritako materialik, janaririk edota edatekorik hartu eta erabili, eta laguntzen ari den korrikalariak anoa-gunea uzten duenean utzi beharko du berak ere leku hori.
Partaide guztiek ondo ikusteko moduan eraman beharko dute dortsala anoa-guneen sarreran.
12. Artikulua: HELMUGAKO MOTXILA (Ikusi erantzuna)
Irteeran, partaideek motxila bat prestatu eta eman ahal izango diote antolakuntzari, probaren amaieran dutxatzeko eta arropak aldatzeko behar dutenarekin. Antolakuntzak
helmugara eramango ditu motxila horiek, eta partaideek bertan jaso ahal izango dituzte lasterketa amaitzean.
Partaideek lasterketa bakoitzeko sari-banaketa ekitaldia hasten den arte jaso ahal izango dute beren motxila. Hortik aurrera, antolakuntzarekin jarri beharko dute harremanetan.
13. Artikulua: SEGURTASUNA ETA OSASUN-LAGUNTZA (Ikusi erantzuna)
Anbulantzia izango dira ibilbideko irteera/helmugan, beharrezkoa izanez gero esku hartzeko. Profesional horiek behar bezala identifikatuta egongo dira eta derrigorrezkoa da haien argibide eta aginduei jarraitzea.
Antolakuntzak eskumena izango du proba bertan behera uzteko, ibilbidea mozteko, neutralizatzeko edo gelditzeko, segurtasun arrazoiak edo bere esku ez dauden ezinbesteko arrazoiak (eguraldi baldintza txarrak...) tarteko badira.
Partaideak proba uztea erabakitzen badu, ahalik eta azkarren eman behar dio horren berri antolakuntzari. Proba utzi duen lekutik hurbilen dagoen tarteko puntuan. Eguraldi-baldintzak txarrak badira edo bestelako segurtasun-arrazoiak tarteko badira, antolakuntzak ahalmena izango du probak geldiarazteko, ibilbidea moldatzeko edo ordutegien mugak aldatzeko.
Eguraldi txarrak hala behartuz gero, antolakuntzak ordezko ibilbide bat egokituko du eta behar den moduan emango die horren berri partaide guztiei. Ibilbide aldaketaren erabakia irteera eman ondoren hartuko balitz, antolakuntzak dagokion kontrol-gunean emango die horren berri partaideei.
Antolakuntzak ahalmena izango du zirkuitu hau arautzen duten oinarriak aldatzeko edo probaren bat bertan behera uzteko, ezinbesteko arrazoiak edo gorabeherak tarteko badira.
14. Artikulua: DOPINA (Ikusi erantzuna)
Erabat debekatuta dago kirolarien gaitasun fisikoa modu artifizialean handitzeko helburua duten substantziak, talde farmakologikoak eta metodoak erabiltzea. Horri dagokionez, 3/2013 Lege Organikoa, ekainaren 20koa, kirol-jardunean kirolarien osasuna babesteari eta dopinaren aurka borrokatzeari buruzkoa eta EMF/FVMren eta FEDMEren araudia eta gainerako xedapenak aplikatuko dira.
Partaide orok dopinaren aurkako kontrola pasatu beharra izan dezake, lasterketaren aurretik, dirauen bitartean edo helmugara iritsi ostean. Korrikalariak kontrola egiteari uko egiten badio, antolakuntzak kanporatu egingo du berehala partaide hori, eta Zirkuituko beste lasterketetan parte hartzea debekatuko dio (ikusi 18. artikulua: Zigorrak). Horrez gain, dopin-kontrolean positibo eman izan balu bezala zigortua izango da, EMFren Dopinaren Aurkako Araudiarekin eta arlo horretan unean-unean aplikatzekoak diren gainerako arau- xedapenekin bat etorriz.
Dopina dela-eta zigorren bat betetzen ari diren pertsonek edo beren kirol-ibilbidean dopinagatik zigortuak izan direnek (nahiz eta zigor hori beteta izan) erabat debekatuta dute parte hartzea, izena emateko unean eta/edo probako egunean federatuta egon ala ez.
Antolakuntzak egiaztatzen badu izena eman duen pertsonaren batek ez dituela betetzen aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak, haren izen-ematea baliogabetu egingo du automatikoki, eta pertsona horrek ez du izen-ematearen dirua itzultzeko eskubiderik izango.
15. Artikulua: PROBA BERTAN BEHERA UZTEA ETA IRTEERA/HELMUGARA ITZULTZEA (Ikusi erantzuna)
Lesio edo istripuren batengatik ez bada, korrikalariak ez du proba bertan behera utzi behar kontrol- edo anoa-guneetatik kanpo. Partaideren batek proba gune horietatik kanpo uztea erabakitzen badu, hurbilen duen kontrol-guneraino joan beharko du edo lasterketa ixten datozen korrikalariei itxaron beharko die, kontroleko dortsal.
Proba utzi ondoren, partaideak dortsala gordeko du, antolakuntzak emandako zerbitzuak baliatu ahal izateko (dutxak, helmugako anoa-gunea, etab.).
16. Artikulua: LASTERKETA DERRIGORREZ BERTAN BEHERA UZTEA (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak aldi baterako gelditzera edo lasterketa bertan behera uztera behar dezake partaidea honako kasu hauetan: nekea dela eta, korrikalariak gaitasun fisiko edo teknikoak nabarmen gutxituta baditu; d edo dagoen egoerak bere osasun fisikoa edo segurtasuna arriskuan jartzen baditu.
Mediku-taldearen laguntza eskatzen duten korrikalariak haien iritzi eta balorazioaren esku geratzen dira, eta, beraz, haien erabakiak onartu beharko dituzte.
Probetako osasun-zerbitzuek eta mediku ofizialek kasu guztietan erabaki hauek hartu ahal izango dituzte:
Proban jarraitzeko gai ez diren korrikalariak lehiaketa uztera behartzea.
Partaideren baten egoera fisikoa aintzat hartuta, ebakuatzeko eta/edo ospitaleratzeko agintzea, egokien iruditzen zaien bitartekoaren bidez.
Ospitaleren batera ebakuatuz gero, partaideak berak hartu beharko du bere gain irteera/helmugara edo etxera itzultzeko ardura.
Istripu edo lesioagatik partaideak ezin badu oinez kontrol-guneren batera iritsi eta ebakuazioa beharrezkoa bada, korrikalariak antolakuntzarekin harremanetan jarri
beharko du emandako telefonoen bidez (dortsalean inprimatuta daude), salbamendu- zerbitzua martxan jarri ahal izateko.
Estaldura-arazoak direla eta, zenbaki horiek ezin badira erabili edo egoera oso larria bada, 112 doaneko larrialdi-zenbakira deituko da.
Esan beharrik ez dago horrelako larrialdi-egoeretan gainerako partaideen elkartasuna eta errespetua funtsezkoak direla zauritutako pertsonak ahalik eta kalte eta min gutxien jasan dezan.
Larrialdi-egoeran egonik laguntza eskatzen duen partaide bati laguntzarik ematen ez dion korrikalaria lasterketatik kanporatuta geratuko da (ikusi 18. artikulua: Zigorrak).
17. Artikulua: DORTSALAK (Ikusi erantzuna)
Dortsala pertsonalki emango zaio partaide bakoitzari, partaideak indarrean den nortasun-agiri ofizial argazkidun bat aurkeztu beharko du, baita korrikalariaren txartela ere.
Partaideek antolakuntzak emandako dortsala gorde beharko dute uneoro.
Dortsala gorputzaren aurrealdean eraman behar da (bular edo sabel aldean nahiz) eta erraz ikusteko moduan, probak irauten duen denbora guztian. Dortsalak ezin dira kopiatu, tolestu, estali eta aldatu. Baldintza horiek ez betetzeak zigorrak ekar ditzake, besteak beste kanporatua izatea (ikusi 18. artikulua: Zigorrak).
Korrikalari bakoitzak kateorratzak jasoko ditu dortsala gerrian edo elastikoan ipintzeko.
Dortsala derrigorrezkoa da irteerako eremu itxira, anoa-guneetara, bizi-oinarrietara eta, oro har, soilik probako partaideak sar daitezkeen guneetara sartu ahal izateko.
Partaideari ez zaio dortsala inoiz kenduko.
18. Artikulua: ZIGORRAK (Ikusi erantzuna)
Distantzia luzeko probak direnez, edozein gorabehera dela-eta, partaideen segurtasuna eta osotasuna lehenetsiko dira beste ezeren gainetik. Hori dela eta, ibilbidean zehar, lasterketaren antolatzaileek eta kontroletako eta anoa-guneetako arduradunek eskumena izango dute araudia errespetarazteko, baita ondoren zehazten diren zigorrak ezartzeko ere:
ARAU-HAUSTEAK ZIGORRA
Baimendu gabeko bide eta errepideetatik igarotzea..................................Berehalako kanporatzea
Antolakuntzako edo osasun-zerbitzuetako ........................... Berehalako kanporatzea
Kideen aginduei jaramonik ez egitea................................... Berehalako kanporatzea
Derrigorrezko materialaren kontrolari uko egitea................... Berehalako kanporatzea
Aramendi edo hondakinak................................... Berehalako kanporatzea
Ingurumena aurkako arau-hauste................................... Berehalako kanporatzea
Jende errespetatu (parte-hartzaile / erakundea / publikoa)........Berehalako kanporatzea.
Baimenik gabe kanpoko laguntza......................Berehalako kanporatzea.
Baimendu gabeko kanpo-laguntzak jasotzea behin eta berriz... Berehalako kanporatzea
Be baimentzen eremuak (Freskagarriak) kanpo lagunduta
pertsonek ez lasterketa edo animaliak sartu..................Berehalako kanporatzea
Iruzurra (erabili garraio bideak) ................................... Berehalako kanporatzea
Eman dortsalak beste parte-hartzaile, atajar,etc ..................... Berehalako kanporatzea
Dortsala galtzea............................................................ Berehalako kanporatzea
Dortsala ikusteko moduan ez eramatea.........................Berehalako kanporatzea
Jokabide arriskutsuak (adib: bastoiak babesik gabe eta
Ikusle nahiz beste partaideei begira eramatea)................Berehalako kanporatzea
Laguntza eskatzen duen partaide bati ez laguntzea................ Berehalako kanporatzea
Beharrik gabe laguntza eskatzea....................................... Berehalako kanporatzea
Dopin-kontrol bati uko egitea........................................... Berehalako kanporatzea
Kontrol-gunetik ordutegi-muga gaindituta ateratzea............... Berehalako kanporatzea
19. Artikulua: ERANTZUKIZUNAK (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak ez du, kontratatuko aseguruaren estalduraz gaindi, galera dela, hondatzea dela edo lapurreta dela, partaideei, laguntzaileei, zaleei nahiz materialari gertatutako kalteen ondorioz hauek jar ditzaketen erreklamazioen edo salaketen erantzukizunik bere gain hartuko.
Lasterketan izena eman duten partaideek ulertzen dute beren borondatez eta norberaren ardurapean parte hartzen
dutela lehiaketan. Horregatik, salbuetsi, uko egin eta libratu egiten dituzte erakunde antolatzailea, laguntzaileak, babesleak eta beste korrikalariak partaideekiko eta haien oinordeekiko izan ditzaketen erantzukizun zibileko arduretatik, eta onartzen dute antolakuntzaren, laguntzaileen, babesleen eta beste partaideen aurkako salaketarik ez dutela jarriko.
Partaideek eskatzen zaizkien agiriak sinatu beharko dituzte araudi hau onartzen dutela idatziz berresteko.
20. Artikulua: ALDAKETAK (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak eskumena du araudi hau edozein unetan aldatzeko, zuzentzeko edo hobetzeko. Partaideak, izen-ematea egiten duen heinean, araudi honekin ados dagoela adierazten du.
21. Artikulua: DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURA ETA XEDEA (Ikusi erantzuna)
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betetze aldera, izena eman duten partaideei jakinarazten zaie izena emateko inprimakia betetzean emandako datu pertsonalak Oriamendi-San Jorge Mendi Lasterketa (aurrerantzean "antolatzailea") ardurapeko fitxategi batera igaroko direla.
Fitxategi hori helburu hauetarako erabiliko da: kirol-proba antolatzeko, partaideen izen- emateak egiteko, dortsalen banaketa kudeatzeko, korrikalarien aseguruak kudeatzeko, egindako markak hedabideetan argitaratzeko, partaideen argazkiak eta irudiak hedabideetan argitaratzeko, fakturaziorako eta, oro har, kirol-proba kudeatzeko eta antolatzeko beharrezkoak diren beste xede guztietarako.
Harremanetarako datuak eperik gabe gordeko dira eta probaren babesleei laga ahal izango zaizkie, antolatzaileek edo hirugarrenek antolatutako kirol-ekitaldiei buruzko informazioa edota antolatzaileek edo babesleek eskainitako produktuen eta zerbitzuen gaineko informazioa bidaltzeko. Bidalketa horiek ohiko bideetatik zein elektronikoetatik egin ahal izango dira eta, nolanahi dela ere, partaideek eskubidea
izango dute datu pertsonalak ezeztatzeko, egoki iritziz gero.
21.1 Artikulua: PARTAIDEEN ESKUBIDEAK (Ikusi erantzuna)
Partaideren batek bere datu pertsonaletara sartu nahi badu, datu horiek zuzendu edo ezeztatu nahi baditu edo tratamendu horren aurka egin nahi badu, horretarako aukera izango du eskabidea NANaren fotokopiarekin batera helbide honetara bidalita: sanjorgelasterketa@gmail.com
21.2 Artikulua: DATUAK LAGATZEA (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak aukera izango du probako partaideen izen-abizenak, jatorria, kategoria, dortsala, NAN eta lasterketan hartutako argazkiak eta irudiak, baita haien emaitzak ere, komunikabideetan argitaratzeko. Probetako parte-hartzaileen zerrenda eta adierazitako datuak publikoki kontsultatu ahal izango dira izena ematen duten une beretik. Horren ondorioz, proban erregistratzen diren heinean, partaideek berariaz eta erreserbarik gabe onespena ematen dute datu horiek antolatzaileak erabakitzen dituen hedabideetan argitaratzeko –baita Interneten ere–, datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea alde batera utzi gabe.
Probetako sailkapenak eperik gabe mantenduko dira, markak egiaztatu ahal izateko, eta antolatzailearen web gunean kontsultatu ahal izango dira partaideek datu horiek ezeztatzeko duten eskubideari kalterik egin gabe.
Partaideak ordainketa kreditu-txartelarekin egiten badu, antolatzaileak erabakitako banku-entitateari lagako zaizkio datu pertsonalak, entitate horrek kirol-probako izen- ematearen ordainketa kudea dezan.
Antolatzaileak kirol-istripuetarako aseguru bat hitzartuko du izena ematen duten partaide guztientzat; horren ondorioz, partaideek, ekitaldian parte hartzen duten heinean, onespena emango dute beren identifikazio-datuak antolatzaileak erabakitako aseguru-entitateari lagatzeko, proban zehar inolako istripurik izanez gero, entitate horrek laguntza egokia bermatu ahal izan dezan.
Erabiltzaileak hirugarren pertsonen izena ematen badu, bai plataforman bai honen bidez kudeaturiko kirol-probetan, aldez aurretik pertsona horiek berariaz eta lege baldintza hauetan jasotakoaren arabera emandako baimena duela bermatuko du.
21.3 Artikulua: DATUEN KALITATEA (Ikusi erantzuna)
Antolakuntza ez da, inolaz ere, emandako datuen legezkotasun, egiazkotasun eta zehaztasunaren erantzule izango. Partaideen ardura izango da datu horietan izandako edozein aldaketa antolakuntzari jakinaraztea. (*) ikurra duten eremuak betetzea nahitaezkoa da. Gainerako eremuak aukerakoak dira. Nahitaezko daturen bat ez emateak probako izen-ematea ez onartzea ekar dezake.
21.4 Artikulua: KIROL-TALDEEK EMANDAKO DATUAK (Ikusi erantzuna)
Kirol-talde batek egiten duenean taldekideen izen-ematea, taldeak bermatu behar du taldekideak jakinaren gainean daudela eta haien onespena duela datu pertsonalak tratatzeko eta lagatzeko, pribatutasun-politika honetan ezarritako baldintzetan.
22. Artikulua: IRUDI-ESKUBIDEAK (Ikusi erantzuna)
Partaideek baimena ematen diote antolakuntzari eta haren babesleei, lasterketaren testuinguruan egindako argazkiak edo
23. Artikulua: DORTSAL BILTZEA (Ikusi erantzuna)
herriko plaza
24. Artikulua: KUPO (Ikusi erantzuna)
120
25. Artikulua: DERRIGORREZKOA (Ikusi erantzuna)
Dortsala ikusgai bularrean jarri beharko da.
Parte-hartzaileak ezin izango du lasterketan parte hartu behar bezala inskribatuta ez badago. Parte hartzeko eskubidea, inskripzioa betetzerakoan lortu egiten da. ANTOLATZAILEARENAK DIREN BITARTEKOEK EZIN IZANGO DUTE ARRETA EMAN.
Parte-hartzaile batek helmuga zeharkatu ondoren, ezingo da inola ere berriro itzuli ibilbidera, eta are gutxiago dortsala eramanda. Hori gertatzen bada, lasterketatik deskalifikatu egingo da eta ez da agertuko lasterketaren sailkapenetan.
Kronometrajea egiteko Herrikrosa kudeatuta, ORDENAGAILUA bidezko kontrol-sistema erabiliko da.
26. Artikulua: IRUZURREKO PARTE-HARTZEA (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.