ONDARRU LEKITTO KOSTALDEKO Lasterketa 2026/09/19an 17:00etan, Ondarruko Itsasaurre enparantzan, izango da eta, guztira, 16 kilometroko, Antolatzailea: Lekeitioko TXIMISTA Atletismo Taldea.
18 urtetik gorakoek eta gurasoen baimena duten adin txikikoek parte hartu ahal izango dute.
Lasterketan kategoria bakarra izango da, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko sari banaketa soilik bereizten.
Lasterketan kategoria bakarra egongo da, gizonen eta emakumeen arteko sari-banaketan bakarrik bereiziz.
Sariak Lea-Artibaiko lehenengo 3ei (gizonezkoei zein emakumezkoei) eta lehenengo 3ei (gizonezkoei zein emakumezkoei). Halaber, sari berezi bat emango zaie helmugara iristen diren Lea-Artibaiko lehen 4 biztanleei (gizonezkoei zein emakumezkoei).
Herri bateko kide izatea argitzeko, HERRIKROSAren datu-basean agertzen diren inskripzio-datuak hartuko dira kontuan.
Iritsiera-eremuan, enpresa laguntzaileek emandako produktu-loteen zozketarekin saritutako dortsalak argitaratuko dira.
SARIAK
Senior Gizonak:
1∫-Kopa,Txapela eta 250€
2∫-Kopa eta 150€
3∫-Kopa eta 75€
Senior Emakumeak:
1∫-Kopa,Txapela eta 250€
2∫-Kopa eta 150€br>
3∫-Kopa eta 75€
Lea Artibai:
Gizonak:
1∫-Kopa eta 75€
2∫-Kopa eta 50€
3∫-Kopa eta 25€
Emakumeak:
1∫-Kopa eta 75€
2∫-Kopa eta 50€
3∫-Kopa eta 25€
Taldeko saria:
200€ banatzeko lehenengo sartzen diren Lea Artibaiko herri berdineko 4 gizonentzako.
200€ banatzeko lehenengo sartzen diren Lea Artibaiko herri berdineko 4 emakumeentzako.
izen ematea: 2026/07/01 12:00:00tik 2026/08/29 23:59:59ra 18€
2026/08/29 00:00:01tik 2026/09/16 23:59:59ra 22€ balioko du, eta plataforma lasterketa hasi baino 30 minutu lehenagora arte egongo da zabalik, betiere dortsalik geratzen bada.
Dortsalak lasterketaren egun berean jasoko dira irteeran, Ondarroako Itsasaurre enparantzan 15:30tatik 16:45tara arte. Antolatzaileek, atletentzako autobusak jarriko dituzte Lekeitiotik Ondarroaraino. Irteera 15:00tatik 16:00ra arte. Sari ematea bukatukoan, autobusa Lekeitiotik Ondarrura, 19:30tan
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute TXIMISTA A.T.-k, bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko TXIMISTA A.T.-k.
Lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
300 parte-hartzaile
Kontrola Itxi Helmugako kontrola 2:00ordu itxiko da, irteera eman eta gero. Proba egiteko denbora gehiago behar duena kontroletik kanpo sartuko da.
(19:30)
BAGAJEAK JASOTZEA: dortsala aurkeztuz
LASTERKETAKO KAMISETA JASOTZEA. Ez dira etxera bidaliko.
Behar ez den likidorik edo solidorik ez biltzea horniduretan. Atzetik datozenak beharrezkoago egon daitezkeela konturatzea. Likidodun ontziak eskaintzen diren postuetan, atleta ez badago ohituta lasterketan edatera, hobe da
HORNIDURA LIKIDOA ETA SOLIDOA DITUEN POLTSA
Lekeitiotik Ondarroarako autobus zerbitzua izango da, 15:00etatik 16:00etara.
LEKEITIOTIK ONDARROARA ITZULTZEKO AUTOBUS ZERBITZUA: 19:30ean.
Ibilbidean zehar hondakinak eta zaborra (latak, edalontziak, botilak, plastikoak, paperak) botatzeko orduan, inguruarekiko ahalik eta erantzukizun eta arreta handiena eskatzen zaie parte-hartzaile guztiei. Jakitun izan behar dugu lasterketan parte hartzen duten ehunka pertsonen jarduera axolagabeak ingurune natural eta hiritar pribilegiatuan sor lezakeen arazo larriaz. Horretarako, edukiontziak jarriko dira biltegian uzteko eskatzen den horniketa-postuen ondoren, edo, gutxienez, ahalik eta gertuen, antolatzaileek errazago jaso ditzaten.