Arautegia
Izen-ematea (Ikusi erantzuna)
Izen-emateko
Araudia web antolatzailea (Ikusi erantzuna)
ikusi Web antolatzailea araudia
Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
Ikusi Ibilbidea
Lekua esta distantzia (Ikusi erantzuna)
ETORBIDEETAKO HERRI-LASTERKETA se disputa el día 2023/04/02an en GASTEIZ, Irteera eta hemuga arkako plazan, antolatzailea la blanca
11:00 Ordua HERRIKOIA: 2007 urtean edo lehenago jaiotakoentzat
Distantzia 6Km zirkuitu txikiari itzuli bat + zirkuitu handiari itzuli bat.
* Araudiak dioenari jarraiki, zirkuituan puntuatzen duten atletek aldez aurretik inskribatu beharko dute parte hartu ahal izateko
1. Araudia Izen-emateak eta prezioak. (ikusi Araudia)
Izen ematea:
Izen ematea aurretiaz internet bidez egingo da 8€ herrikrosa.eus helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 15€, proba baino 45 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.
2. Araudia 1. Derrigorrezkoa (Ikusi Araudia)
Dortsala ikusgai bularrean jarri beharko da.
Parte-hartzaileak ezin izango du lasterketan parte hartu behar bezala inskribatuta ez badago. Parte hartzeko eskubidea, inskripzioa betetzerakoan lortu egiten da. ANTOLATZAILEARENAK DIREN BITARTEKOEK EZIN IZANGO DUTE ARRETA EMAN.
Parte-hartzaile batek helmuga zeharkatu ondoren, ezingo da inola ere berriro itzuli ibilbidera, eta are gutxiago dortsala eramanda. Hori gertatzen bada, lasterketatik deskalifikatu egingo da eta ez da agertuko lasterketaren sailkapenetan.
Kronometrajea egiteko Herrikrosa kudeatuta, ORDENAGAILUA bidezko kontrol-sistema erabiliko da.
3. Araudia 2. Derrigorrezkoa (Ikusi Araudia)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
4. Araudia Neurriak (Ikusi Araudia)
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
5. Araudia Baldintza bereziak (Ikusi Araudia)
Arabako Atletismo Federazioko Epaile Batzordeak kontrolatuko du lasterketa.
Zenbakia bularrean jarri behar da, argi ikusteko moduan, tolestu gabe. Zenbakirik ez duten lasterkariek ezingo dute parte hartu, ezta helmugan sartu ere.
Ibilbide barruan, antolakuntzak baimendutako ibilgailuek baino ezingo diote lasterketari jarraitu. Debekatuta dago korrikalariekin batera bizikletan joatea.
Lasterketan parte hartzeak kalte-galerarik edo lesiorik eraginez gero —atletak bere buruari, atletak beste inori, edo beste edonork atletari—, antolakuntzak ez du bere gain hartuko horiekiko erantzukizuna. La Blanca Atletismo Klubak aseguru-poliza bat kontratatua du proba honen erantzukizun zibileko arriskua estaltzeko.
Parte-hartzaile orok, bere parte-hartze hutsarekin, araudi hau onartu egiten du.
6. Araudia Gomendioak. (Ikusi Araudia)
Korrikalariak onartzen du arautegi hau izena ematerakoan. Bestalde, onartzen du egoera fisiko egokia duela jarduera hau egiteko. Antolakuntzak gomendatzen du partehartzaileek mediku azterketa bat egitea lasterketa aurretik, partehartzaile bakoitzak eduki dezakeen arriskuez ohartarazteko.
7. Araudia Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi Araudia)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
8. Araudia Dortsal biltzea (Ikusi erantzuna)
Zenbakiak GAIKAR KIROLAK dendan jasoko dira, dendaren ordutegian, martxoaren 30ean, 31n eta apirilaren 1ean
9. Araudia Garaikurren banaketa (Ikusi Araudia)
12:30etan sari banaketa.
10. Araudia Partehartzai eta kontrol itxi Zª (Ikusi erantzuna)
400
Kontrola Itxi) Helmugako kontrola proba hasten denetik 75 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK