ZESTOA IBILALDI NEURTUA

2.017 ko ekainaren 18

Ibilbide motza 19 km. goizeko 8:00etan.

Zestoa - Agitta - Belioso - Sesiarte - Aittola - Goltzibar - Zestoa - MOTZA 19 Km. Ikusi Iibilialdi

Ibilbidea luzea 27 Km: Goizeko 7:00etan. Ikusi Iibilialdi

Zestoa - Agitta - Belioso - Sesiarte - Aittola - Kakuta azpia - Erlo - Zestoako Gurutzea -Intziola - Egoista Gaina - Zestoa- LUZEA 27Km.

Izen emateak
10€ ekainak
17 arte
herrikrosa.eus

Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

Partaide bakoitzari kamiseta bat emango zaio.

Egun bertan plazan izena emateak 15€.
Ibilbidea  
Irteerako kontroletan partaide bakoitzari txartel bat emango zaio ibilbidean zehar dauden kontroletan erakutsi eta sina dezaten.
Ibilbidea behar den bezela seinaleztatua egongo da eta partaideak ez dira bertatik desbideratuko.
Janaria eta edaria egongo da leku desberdinetan eta ibilbidea osoan.
Bidean zehar mediku zerbitzua izango da, baina gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik ez dute beregain hartuko antolatzaileak.
Istripu edo ezbeharrik gertatzen bada ibilbidean zehar, antolatzaileak ibilaldia eten ahal izango dute edozein unetan.
Arautegi honetan biltzen ez den gainerakoari buruz, antolaketa batzordeak erabakiko du.
Dutxak egongo dira polikiroldegian.

Informazioa 943 147 942
Antolatzailea
: Agiro mendi taldea.
Laguntzailea: Zestoako udala.