Araudia
Izen ematea (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
ibilbidea (Ikusi erantzuna)
Ikusi Ibilbidea
1. Artikulua Lekua eta ordutegia (Ikusi erantzuna)
BIDANIA_GOIATZ_KROSA, Lekua: bidania gipuzkoa eguna: 2025/05/17 Ordua 11:00 Antolatzailea: gazte batzordea
2. Artikulua Derrigorrezkoa I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
3. Artikulua Derrigorrezkoa II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
4. Artikulua izen ematea (Ikusi erantzuna)
Izen ematea aurretiaz internet bidez herrikrosa.eus egingo da 10€-ko kostua izango dute helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 15€, proba baino 30 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.
5. Artikulua Dortsalen banaketa: (Ikusi erantzuna)
Dortsal bilketa frontoian 9: 45etik 10:45era
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
6. Artikulua Gomendioak I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.
7. Artikulua Gomendioak II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute BIDANIAKO UDALA bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko BIDANIAKO UDALA.
8. Artikulua Parte-hartzaileen kopurua eta kontol itxi (Ikusi erantzuna)
150. Parte-hartzaileak.
Kontrola Itxi) Helmugako kontrola proba hasten denetik 50 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
9. Artikulua Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
10. Artikulua Garaikurren banaketa (Ikusi erantzuna)
Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo da azken lasterkaria iritxi bezain pronto 30 minutu beranduago).
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK