Arautegia
Izen Ematea
Ikusi Ibilbidea
Proba Aizarnazabalen izango da 2026/05/23 Ibilaldi luzea: 20 km, 1068 desnibel positibo irteera 09:00 ordu
Martxa laburra: 8,6 km, 400 desnibel positibo irteera 10:00 ordu
2026/02/07tik 2026/05/23etara, 10:00 ordu 15€,
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute ........ auzoa elkartea bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko ....... auzoa elkartea.
Norbaitek proban izena eman gabe parte hartzen badu, edo beste pertsona batek bere nortasuna ordezten badu, erakundeak zehapena ezarriko dio inskripzioaren titularrari, hurrengo edizioetan parte ez hartzeagatik.
Debekatuta dago animaliekin parte hartzea (nahitaez behar duten pertsonek izan ezik; kasu horretan, erakundeak banaka aztertuko du).
300 parte-hartzaile 2 probetan
Kontrola Itxi Helmugako kontrola proba hasten denetik 120 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.